Umeentzat, kirolaren definizioa joko eta dibertsio hitzekin lotu dezakegu.Gurasoek,euren txikitxoak gozatzen daudela ikusteaz gain,badakite gorputz hezkuntza zein kirola,erregularki egiten denean,nerabezarorako eta baita pertsona heldu izango garenerako hainbat gaixotasun ekiditzeko medio egokiena dela: obesitatea edo osteoporosia,adibidez.Gainera txikiak garenean ere,asmari aurre egiteko ezin dezakegu inoiz ere albo batean utzi.
Txiki-txikitatik,kirolaren bidez,gure hezur eta muskuluak garatzen doaz,eta bestalde joera kardiobaskular egokia mantentzea lortzen dugu.Baina gure gorputzaren osaketaz gain,umeek honen bitartez euren buruarekin konfiantza gehiago izaten, autoestima hobetzen, eta beste kideekin errazago harremantzen ikasten dute.
Gainera, kirolaren bidez,besteak beste solidaritatea eta anaitasuna bezalako balore garrantzitsuak bereganatzen dituzte gure haurrek;eta modu berean baloreak ikasteko eta interpretatzeko terapia dibertigarritzat har dezakete kirola.
Gaur egun,teknologia berriak direla eta,gero eta gehiago dira bizitza moda sedentario bat egiten duten umeak,nahiago izaten dutelako telebista aurrean edo bideokontsoletan jolasten hainbat ordu igarotzea.Baina esan beharra dago gauza guztiak egiteko denbora badaukagula,eta kirolari ere denbora bat eskaini behar diogula,ezin bait dugu eta inolaz ere alboratu.
Gaurko sarrera honekin bukatzeko,esandakoa laburbiltzen duen esalditxo esanguratsu bat utziko dizuet jarraitzaileoi:
"Jarduera fisiko egokitu batek, erlazionatzeko arazoak dituen ume bati, beste ume batzuekin hobeto harremantzen lagun diezaioke,baita bere inguruarekin eta bere buruarekin hobeto sentitzen".
Mostrando entradas con la etiqueta kirola. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kirola. Mostrar todas las entradas
lunes, 24 de octubre de 2011
viernes, 21 de octubre de 2011
AISIA ETA DENBORA LIBREAREN ANTOLAKETAN
Uda garaian, umeak debora gehiago ematen dute euren gurasoekin, eta gurasook egoera aprobetxatuz euren denbora librean olgatu eta ekintzak antolatu behar ditugu.
Ideia on bat, gure umeak gustoko duen kirolen bat (edo batzuk) egitera animatzea edota umeak udalekuetan parte hartzera bultzatzea izan daiteke.Hala ere, inoiz ez ditugu umeak ezertara derrigortu behar, desmotibatu egiten bait dira eta.
Oporretan herritik kanpo ez bagara irtetzen ere,ekintza alternatiboak prestatzea komeni zaigu umeen aktibotasun hori indarrean mantentzeko.
Aurreko sarrera baten komentatu bezala ere,etxean geratzen garenetan gure txikiekin sukaldean aritzea oso egokia suertatzen da sormena lantzeko.
Bestalde denbora librean ere oso interesgarria suerta daiteke umeeei jolasak batzen laguntzea,jan aurretik mahaia prestatzea eta abar,gutxinaka-gutxinaka heldutasun puntu bat bereganatzen dutelako.
Baina kontutan izan behar dugu seme-alaben proposamenak ere bete behar ditugula,azken finean zerbait egitea nahi badute interes eta motibazio berezia aurkeztuko dutelako.Euren nahiei ezetza esatea oso gogorra egin ahal zaie.
Bizikletan txangoa egitea,mendira joatea,futbolean aritzea edo hondartzara joatea egin al daitezken ekintza soilak dira.Hortaz, pentsa dezagun gure familiaren mugikortasunean,horrek zoriontsu eta osasuntsu mantenduko gaitu eta!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)