viernes, 29 de noviembre de 2013

NIRE PLE-a

PLEei buruz ari garen honetan, ez dago inolako zalantzarik bakoitzak bere PLE pertsonala sortzen duten tresna edo erraminta propioak hautatzen dituela esaten badugu. Izan ere, egunerokotasunean pertsona bakoitzak berarentzat erabilgarriak diren hainbat webiste edo app aukeratzen ditugu eta horiek erabiliz ikasten dugu.
Beraz, ariketa honek eskatzen duen bezala nire PLE propioari buruz hitz egingo dut, nire ikasketak kudeatzeko gehien erabiltzen ditudan aplikazio informatikoei buruzko azalpen txiki bat emanez:

1.-Google edota Google Scholar bilatzaileak:
1998 Stanford Unibertsitateko bi doktorek eraikia, produktu nagusia bilatu eta etengabe eguneratzen dituzten zerbitzu berriak eskaintzen dituen entrepresa da.  Google Academics edo Scholar-ek, diziplina zehatzetan autore adituek zein unibertsitate desberdinek eginiko tesi,lan,artikulo edo beste hainbeste dokumentu era errazean topatzeko bideak errazten dizkigu.


Informazioa kudeatzeko sare kontzeptuan oinarritzen den markatzaile soziala da. 
"Digest of Internet Information, Groups and Other stuff" izenaz sortu zen eta bertan sarean topatzen ditugun gauza interesgarriak gordetzeko eta etiketen bidez sailkatzeko oso gomendagarria da. Ikasleon kasuan GAL -erako informazioa hartu eta antolatzeko oso baliagarria da.


 Evernote-ren funtzioa edozein gailutik oharrak hartzea eta informazioa antolatzea da. IOS , Android, Blacberry eta Windows sistema operatiboak onartzen ditu, eta informazioa gordetzean (testu, argazki, audio) plataforma guztietan sinkronizatzen da. Gainera, oso modu errazean partekatu dezakegu sare sozial desberdinetan bertan eskegitako edozein gauza.


4.- Prezi 
Prezi, modu dinamiko eta originalean aurkezpenak sortzeko muiltimedia aplikazioa da.
Arbel digital bat izango balitz bezala eskemak era aske baten sor ditzakegu, eta proiektukako lanen bat egin nahi izan eskero, une berean 10 pertsonak  aurkezpen hori moldatzeko aukera ematen digu.

Poster digitalak egiteko jaio den web 2.0 belaunaldiko tresna bat da, aurrez aipatutakoak diren bezalakoa. Horrek esan nahi du, ez dagoela programarik deskargatu eta instalatu beharrik; lan guztia interneteko gune batean egiten delako eta gune horretan bertan gordetzen delako.Aplikazio honek gainera, erabiltzaileak irudiak, testuak, audioak, loturak(link-ak) eta bideoak txertatzea ahalbidetzen du.
Edozein aurkezpen edo espozizio egin behar baduzue aintzat hartu beharreko tresna duzue hau.

Twitter gizarte sare eta microblogging zerbitzu bat da, erabiltzaileoi testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diguna, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Informazioa partekatzeaz gain, informazio hori  hashtag (#) bidez etiketatu dezakegu, eta etiketa bera erabiltzen duten beste partaideekin elkarkomunikatzeko balio du. Modu honetan, guztiok guztiongandik ikasteko balio du, eta era espontaneoan munduan gertatzen ari dena eskura dezakegu.

martes, 26 de noviembre de 2013

PLE DESKKRIBAPEN DESBERDINAK AZTERTZEN ETA ONDORIOAK ATERATZEN



Eskuragarri Evernote-n

1.PLE deskribapena

Chris Sessums-ek bere "Weblog brainstorming" lanean adierazten digun bezala eta #EHUMOOC en ikusi izan dugun bezala, PLE bat egiterako orduan hainbat faktore dira aintzat hartu behar ditugunak:
1.-Lehendabizi informazio edo eduki batzuk hautatu behar ditugu, fidagarritasun eta adierazgarritasunaren araberakoak.

2.-Behin informazioa hautatuta, gure ideiak birformulatzen eta eraldatzen ditugu. Beste era batera esanda, zerbait sortzen dugu.

3.-Azkenik, lanaren fase garrantzitsuena izango den partekatze atalera salto egingo dugu. Modelo honen oinarria guztiongandik ikastea baldin bada, guk ere eraikitako lana zabaldu beharko dugu. Beraz, gure ideiak konpartitzea, eta besteengandik erantzunak jasotzeak gure lana hobetzen lagunduko digu; eta beraz etengabeko formakuntza edo "Life Long Learning" prozesu baten barruan egongo garela esan genezake.

+ Nahiz eta irudi honetan PLE bat sortzeko faseak era berdintsuan agertu, argi izan behar dugu kolaborazioaren eta interkonektibitatean fokatutako ikaskuntza eredu bat dugula. Hortaz, aurretik aipatu bezala, guk egindako lanak konpartitzeak, eta feedback-a lortzeak berebiziko garrantzia izango du.



2.PLE deskribapena


Dallas McPheeters en irudi honek argi erakusten digu PLEak prozesu biribil bat direla, hau da ez direla inoiz hazten ez bukatzen. Beraz, ondoriozta dezakegu ezagutza infinitua dela eta etengabe doala berritzen.
Ikusten den bezala informazioa lortzen dugu, eta gure interesen arabera "maneiatu" edo lantzen dugu. Gure sormena erabilita produktua lortzen dugunean partekatzeko ordua iristen da. Argazkiak argi isladatzen den bezala, informazioa blog, wiki, edo postetan publikatu dezakegu, eta tweeter bezalako sare sozialen bidez heda dezakegu.
Sarean murgitzen diren erabiltzaile guztiek zure lana ikusteko aukera izango dute, baina ez hori bakarrik, euren lana baitelako informazio hori berriz maneiatzea eta osatzea. Horrenbestez, komentario edo bestelako aportazioak gure lana osatzeko baliagarri izango dira.
 Prozesua beraz, izotz bola baten bezalakoa da, eta  modu automatiko eta  etengabean gure ezagutzak, besteoi eskaintzen dizkiegu.
+Irudi hau osoago izateko fase bakoitzean erabil ditzakegun tresnak falta direla uste dut.



3.PLE deskribapena

Jaime Oyarzoren lan honek baina, modu argi batean eskaintzen dizkigu Ikasteko sare pertsonal batean erabil ditzakegun erraminta eta app  desbedinak. Gainera eginkizunaren arabera antolatzen ditu eta gehien erabiltzen diren entrepresak aipatzen dizkigu.
Hala ere, web 2.0-k eskaintzen dizkigun baliabideak anitzak dira, egun bakoitzean aplikazio gehiago sortzen ari direlako. Beraz, ez ditugu zertan hemen ikusten ditugun horiek erabili behar, baizik eta erosoen sentitzen garen horiekin hasi behar gara lanean. Hala ere, software bat ona bihurtzen da jende askok erabiltzen duenean, guztion elkarlanez lortzen ditugu eta ezagutzak.
Bestalde, PLE bat sortzerako orduan eta ahal izanez gero, sistema operatibo guztietan erabil ditzakegun eta libreak zein dohainekoak diren aplikazio horiek erabiltzen saiatu behar gara.
Azken finean, lortu nahi duguna edozein une eta tokitatik ezagutzak lortzea eta partekatzea da, beraz, interoperatibitate hori lortzea izango da gure funtsa.

miércoles, 20 de noviembre de 2013

M-LEARNING

Hona hemen MOOC -aren 3.asterako egin beharreko lana. Creative Commons lizentzia bat sortu dut, norbaitek ariketa edo bideotxo hau erabili nahi badu, jakin dezan baldintza batzuek bete behar dituela bere difusioan.


Licencia Creative Commons
Este obra está bajo una Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 Unported.

domingo, 4 de diciembre de 2011

KONTUZ MOTXILEKIN!!!

Umeek askotan karpeta, liburu eta koadernoak bezalako gauza asko eraman behar izaten dituzte eskolako motxilan,eta honek pisu gehiegi hartu ohi du.Horrela, haien gorputza arriskuan jartzen da, etorkizunean motxilen pisuarengaitik eratortzen diren hainbat arazo garatu ditzaketelako.Hona hemen arazoen zerrendatxo bat:

- Lordosis-a: Pisuaren eraginez, umearen sorbaldak atzera joaten dira eta gure gorputzarentzat arriskutsuak diren mugimenduak sortzen dira.Horrela neurriz gaineko kurbaturak gertatzen dira.

-Cifosis-a: Aurrerantzako inklinazioa gerta daiteke, gure sorbaldak kaltetuz eta postura borobilago bat hartuz.Beraz, umeak ondo ikusteko burua altxatzeko joera hartzen du eta zamako nerbioak tentsionatu eta mintzen ditu.
-Escoliosis-a: Motxilak alde batetik txingilizka eramaten badituzte, alde batera inklinatzeko joera hartzen dute,eta bizkarrezurrean desbiazioak garatzen dituzte.Bestalde, zamako mina izateko arriskua ere erator daiteke.
Hala ere, gurpildun motxilak ere ez dira oso gomendagarriak, esku batekin tiratzean sorbalda hori kaltetu dezakegulako eta eskailerak igo eta bajatzeko indar asko egin behar dugulako.

Askotan ez dakigu zein arazo dakartzan!

Motxila perfektuaren bila
Motxila bat aukeratzeko orduan,ez dugu kontuan izan behar bere estetika, honek duen funtzionalitatea eta segurtasuna baizik.
Bi tirante zabal izan behar dituzte, luzagarri eta estalduradunak, ondo tinkatzeko eta motxilaren goiko aldea bizkarrean ondo kokatzeko asmotan.Tiranteak estuak badira min egin dezakete, eta gainera odol-zirkulazioa oztopatzen dute.
Motxilaren tamaina, haurraren bizkarren neurrikoa edo txikiagoa izan behar da, umearen grabitate ejea ondo mantentzen dela bermatzeko.
Bestalde, haren barruko pisua muskuluen artean hobeto banatzeko, abdomenean edo bularraren alturan gerriko bat izatea gomendatzen dute adituek.

Motxilen erabilera aproposa
Pisua neurtu behar dugu, eta erabilgarria izango zaiguna bakarrik eraman beharko dugu.Beraz, liburu asko etxean edo gelan bertan utzi behar ditugu.Motxila baten barruan dagoen pisuak ez du inoiz haurraren pisuaren %15 baino gehiago izan behar.
Gainera, gauza pisutsuenak behako partean txertatu behar ditugu, bizkarrarekin kontaktuan.
Bestalde, bi asak edo tiranteak erabili behar ditugu, eta motxila hartu edota lagatzerakoan ere gorputzaren jarrera zaindu behar dugu, arazoak ekiditeko.
Oso garrantzitsua da umeen motxilak eta barruko pisua aztertzea, azken finean haurraren osasuna bermatzen ari garelako, eta eguneroko kontrol eta ardura txiki batekin arazoak saihesten ditugulako!



sábado, 3 de diciembre de 2011

URTAROEK TRASTORNO AFEKTIBOAK EKAR DITZAKETE

Udazken eta neguan pertsona batzuk tistetu egiten dira, edota energia gutxi daukatela sentitzen dute.Horrela izanik, depresioaren antzeko sintomak somatzen dituzte.

Eguneroko ekintzak jada finkatuak izateak, tenperaturaren jaitsierak eta batez ere eguneko argi kopuruaren murrizketak tristeago jartzen gaituzte.Esan beharra dago, pertsona batzuk, beste batzuk baino sensibleagoak izan ohi direla: hauek inkonszienteki hainbat gauza egiten dituzte depresio horri aurre egiteko.Haur gehienen kasuan, gozoki eta opil gehiago jaten dituzte, haien elikadura orekatua kaltetuz.

Esaten dutenez, ia % 5 ak pairatzen du ingelesez SAD (Seasonal Affective Disorder) deitzen diogun arazo hau.
Aurrez aipatu bezala, jaki ez-osasuntsu gehiago kontsumitzeaz gain, kontzentrazioa edo arreta jartzeko ere arazo gehiago izan ohi dugu, eta ume batzuei dagokienez, euren eskola emaitzak txarrerantz joaten dira.
Adituen ustetan, trastorno honetan melatoninak eragin handia du.Izan ere, melatonina lo-erne sistema eta animoekin harreman zuzena duen hormona da.Gainera 24 ordutan ematen diren aldaketak (argi kantitate eta kalitateak...) asko eragiten dute hormona hau azkarrago sakabantu dadin, eta horrela gertatzen bada, gorputzean hainbat erreakzio sortzen ditu.

Ez dugu ahaztu behar, serotonina hormonak ere, "ongizatearen hormonak" ere garrantzia handia duela,erritmo biologikoa alda dezakelako eta eguneroko errutina alteratzen duelako.

Adituen esanetan, argia izaten da arazo hau izateko, kontuan hartu behar dugun lehenengo kausa: udan 100.000 lux-eko argia dugun bitartan, udazken eta neguan 150-200 lux artean ibiltzen garelako.
Horregaitik, askotan fototerapia egitea aholkatzen dute, nahiz eta burukomina edota botaka egiteko gogoak sor dezaketen.
"Journal of Effective Disorders " aldizkariaren azken atalean aipatzen denez, Holandako Groningen University Medical Center-eko Fisiologia unitateko hainbat zientzilari gai honi buruzko jarraipen eta proiektu bat egiten ari dira, eta laister ongi zehaztutako hainbat ondorio kaleratuko dituzte.


Gaurkoan era, betiko bezala, aholku batzuen segida utziko dizuet, egoera hau ekiditeko egin behar diren ekintza batzuk, zuok, irakurle maiteok, kontuan izan ditzazuten!:
- Kafeina eta alkoholaren kontsumo-tasa murriztea.Baita janari pisutsuak ere, horrela hobeto deskantzatzeko gorputzaldia izango dugulako.
-Gauean, argiaren intentsitate handiak ekidin behar ditugu.
-Egunean zehar dauden argi ordu horiek topera aprobetxatu behar ditugu, aire libreko ekintzen bidez.


Beraz, kontuan izan beharreko datuak diren arren, ez gara larregi kezkatu behar, guztiok ditugulako egun "txarrak".Hala ere, jakinaren gainean egoteak arazoari aurre egiteko baliabeak eskaitzne dituenez, artikulu honen bidez ikasitako praktikara eraman dezazuen eskatzen dizuet.Eskerrikasko!



viernes, 2 de diciembre de 2011

KURIOSITATEAK: HAINBAT MITO, HAINBAT EGI!

Umeen elikadura, gurasoen eginkizuna da.
Gurasoen eginkizuna da euren seme-alaben elikadura kontrolatzea eta bermatzea.Umeen ardura izan beharko litzateke jaten duten edo ez jakitea, eta bakoitzean zenbat jan behar duten ikustea.Oso garrantzitsua da euren kabuz gosea noiz daukaten jakitea, eta izan ezkero zer jan behar duten jakitea.
Azken finean, horrela obesitateari aurre egiten zaio.Horretarako gurasoek ere lagundu beharko dute, eta haurrei produktu egoki eta osasuntsuak eskeini beharko dizkiete, gauza berriak probatzen eman, eta horrez gain, otorduen ordutegi bat prestatzea ere komenigarria izango litzateke.

Hazkuntza egokia izan dadin, bitamina gehigarriak eman behar dizkiegu haurrei.
Egia da, hala ere, haur gehienek ez dituzte behar.Izan ere gure "txikitxoek" denetarik eta era orekatu baten jaten badute, lasai egon beharra daukagu, beharrzkoak dituzten nutriente guztiez elikatzen ariko dira eta.Ez dugu inoiz ahaztu behar, gure elikaduraren funtsa ez dela gauza bat asko jatea, gauza asko egun finkatuetan jatea baizik.


Otordu artean jateak txantxarra sortzen du.
Egia da, otordu artean azukredun jakiak jan ohi ditugulako, eta gure aginekin kontaktuan daudenez txantxarra sortzen zaigulako.Horrenbestez oso garrantzitsua da umeei edozein otorduren ostean hortzak garbitu behar direla azaltzea, nahiz eta gauza txikiak edo momentukoak jan.


Umeek gurasoek ez dituzten gustu batzuk izan ditzakete, eta "otordu bereziak" behar dituzte.
Umeek ez daukate hasieratik zer duten gustoko eta zer ez epaitzeko ahalmenik; nagusiak gara gauzak eta produktuak jaten irakasten dietenak, beraz interesgarria izaten da lehenbailen haurra familiaren dieta barruan sartzea eta nagusiok ere jaten dutena haiei ematea.Hala ere, haien gustua errespetatzea ere funtzeskoa da, eta zerbait era batean eginda gustatzen ez bazaio ez dugu asko behartu behar:beste era batean ere eman diezaiokegu,hala nola, sopan, zuku eran...

jueves, 1 de diciembre de 2011

JAKIEK SORTZEN DITUZTEN ALERGIAK

Nahiz eta pertsonengan edozein jaki edo hauen konponente edo substantziek erreakzio alergikoak eragin dizkiguken, batzuk besteak baino frekuentzia handiagoz gertatzen zaizkigu. Jaki alergeniko ohikoenak, behi esnea, arraultzak, soja, garia, krustazeoak, fruta, kakahueteak, eta intxaurrak bezalako fruitu lehorrak dira.


Behi esnearen proiteinenganako alergia
Alergia hau, oso arrunta da jaioberri eta haurren artean, bereziki arbasoek edo familiakoek ere horrelako arazoren bat aurretik pairatu badute. Jaioberrien artean, %0,5 - 4 artean ematen da eta urteak pasa ahala ahultzen joaten da.Sintomarik arruntenak botaka-goga eta beherakoa dira, nahiz eta pertsonen artean aldaketak ematen diren.Zorionez, esne behiaren proteinenganako erreakzioak orokorrean laister murrizten dira, beraz adinan gora egin ahala kasu gutxiago aurki dezakegu.





Alergia kasuak murriztearren, esnekiak egiterako prozesuetan erabiltzen dituzten tratamendu batzuk saihestera jo behar dugu.Tratemendu termikoak esnean dauden proteina batzuek desnaturalizatzen ditu, alergenitatea txikituz.Hortaz, esneari sensibleak diren pertsonek, esne estirilizatuz edo ebaporatuz eginiko produktuak tolera ditzakete, baina ez esne pasteurizatua.Hala ere produktu fermentatu askotan, jogurt edo gaztetan esate baterako, esne proteinen estruktura ez da asko aldatzen prozesuetan, beraz euren alergenitatea ere kontserbatu egiten da.
Beraz, esnearekiko alergia dagoen diagnostikoa baieztatzen bada, garrantzitsuena dieta orekatu eta osasuntsu bat mantentzen dugula aseguratzea da, bereziki  haurraren hazkunde eta garapen faseetan.Oinarrizkoa da baita, titulaturiko dietista baten aholkuei jarraitzea, kaltzio, magnesio, eta A,D,B2 eta B11 bezalako nutrienteen ahorakina bete dadin.Kaltzioaren oreka mantentzeko, latetan datozen salmoia eta sardinak jatea,eta barazki berdeak jatea (brokolia...) jatea gomendatzen da.