miércoles, 26 de febrero de 2014

<div style="width:560;text-align:center;font-size:x-small;"><iframe src="http://clic.xtec.cat/db/jclicApplet.jsp?project=http://clic.xtec.cat/projects/henny_fr/jclic/henny_fr.jclic.zip&skin=@mini.xml&lang=ca" frameborder=0 width=560 height=440 scrolling="no"></iframe><br><a href="http://clic.xtec.cat/db/act_ca.jsp?id=3289">zonaClic - actividades - Henny the hen</a></div>

jueves, 12 de diciembre de 2013

MOOC kontzeptuari buruz gogetan...

1. Nola ikasten da MOOC-etan? Izenak dioen bezala MOOC-ak Massive Online Open Course-ak dira eta beraz, sarearen bidez interesa duen edozein pertsonak ikas dezake. Beraz, jakinda norbanako bakoitzak iritzi bat duela gaiarekiko, edukiek eta egin beharreko jarduerek eskaintzen digutenaz gain, azken finean besteok egiten eta komentatzen dutenetik ikasten dugu. Horrenbestez esan dezakegu etengabeko Feedback horrekin ikasten dugula ia ia modu ohartezinean. Gainera, gure kasuan ez dugu soilik eduki konkretu batzuei buruz ikasi, e-ariketak egiterako orduan ere, hainbat eta hainbat aplikazio erabiltzen eta, haienganako jarrera on bat izaten ikasi dugulako. Gainera MOOCetan bakoitzak bere bidea jarraitzen du. Ez gaude dokumentu edo bideo guztiak ikustera behartuta, beraz guri interesatzen zaizkigun artxibo horiek hartu eta gure ezagutza bide egiten ditugu. Hau honela izanda, bakoitzak bere iritziaren arabera lan bat edo beste egiten du,baina era berean gainontzeko kurtso kideek egiten duten horrekin konpara dezakegu gure lana; edo besteek egindako aportazioetatik gure lana osa dezakegu.



2. Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko? MOOC bat arrakastatsua izateko hasieratik antolamendu argi bat jarraitu behar du. Beste era batera esanda, nabigatzeko erraza izan behar da, horrela kurtsoa egin bitartean hari galtzea ekidingo duelako. Bestalde dinamikotasun puntua ere interesgarria izan daitekeela uste dut, errepikapenetan ez erortzeko;hau da, bideo, podcast eta formatu desberdinen alternantziak deigarriagoa egiten du kurtsoa nire ustetan. Hala ere, aurrez komentatutako egitura aspektuak alde batera uztea, niretzat deigarriena egiten zaidana besteengandik ikasteko aukera sustatzearen aspektua da. Hortaz, nire ustetan foroak eta sare sozialak oinarrizko izan beharko lirateke edozein MOOC plataformatan. Bestalde, bertan dauden dokumentu edota edukiak irekiak eta debaldekoak izatea interesgarria da; modu honetan edozein unetan berriz ere topa ditzakegulako sarean eta horrela Long Life Learning prozesua bultzatu dezakegulako. Hala ere, MOOC baten funtsa konektibismoa da. "Ideiak batuz eta konektatuz ikasten ikasten dugu".


 3. Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?. Sare sozialek duten funtzioa uste dut prozesu honetako giltzarria edo gakoa dela. Izan ere, bakoitzak ulertzeko eta ulertu duen hori espresatzeko modu bat dauka, gure iritzi pertsonalarekin bat edo ez datorrena. Hori horrela den unetik, eta sare sozialetan lanak ikus ditzakegun unetik, gure perspektiba zabal dezakegu edota solasaldi bat ireki dezakegu beste pertsona horrekin, gure argumentuak eta iritziak elkartrukatuz. Uste dut, sare sozialak oso garrantzitsuak direla besteek egiten dutena ikusteko eta gure lana bideratzeko, eta gainera komentario konstruktiboak zabaltzen baditugu, denok denongandik ikasteko aukera paregabea ematen dutelakoan nago. Beraz, sare sozialak modu egokian erabiliz gero , oso tresna interesgarriak izatera heltzen dira.