jueves, 12 de diciembre de 2013

MOOC kontzeptuari buruz gogetan...

1. Nola ikasten da MOOC-etan? Izenak dioen bezala MOOC-ak Massive Online Open Course-ak dira eta beraz, sarearen bidez interesa duen edozein pertsonak ikas dezake. Beraz, jakinda norbanako bakoitzak iritzi bat duela gaiarekiko, edukiek eta egin beharreko jarduerek eskaintzen digutenaz gain, azken finean besteok egiten eta komentatzen dutenetik ikasten dugu. Horrenbestez esan dezakegu etengabeko Feedback horrekin ikasten dugula ia ia modu ohartezinean. Gainera, gure kasuan ez dugu soilik eduki konkretu batzuei buruz ikasi, e-ariketak egiterako orduan ere, hainbat eta hainbat aplikazio erabiltzen eta, haienganako jarrera on bat izaten ikasi dugulako. Gainera MOOCetan bakoitzak bere bidea jarraitzen du. Ez gaude dokumentu edo bideo guztiak ikustera behartuta, beraz guri interesatzen zaizkigun artxibo horiek hartu eta gure ezagutza bide egiten ditugu. Hau honela izanda, bakoitzak bere iritziaren arabera lan bat edo beste egiten du,baina era berean gainontzeko kurtso kideek egiten duten horrekin konpara dezakegu gure lana; edo besteek egindako aportazioetatik gure lana osa dezakegu.



2. Nolakoa izan behar da MOOC bat arrakastatsua izateko? MOOC bat arrakastatsua izateko hasieratik antolamendu argi bat jarraitu behar du. Beste era batera esanda, nabigatzeko erraza izan behar da, horrela kurtsoa egin bitartean hari galtzea ekidingo duelako. Bestalde dinamikotasun puntua ere interesgarria izan daitekeela uste dut, errepikapenetan ez erortzeko;hau da, bideo, podcast eta formatu desberdinen alternantziak deigarriagoa egiten du kurtsoa nire ustetan. Hala ere, aurrez komentatutako egitura aspektuak alde batera uztea, niretzat deigarriena egiten zaidana besteengandik ikasteko aukera sustatzearen aspektua da. Hortaz, nire ustetan foroak eta sare sozialak oinarrizko izan beharko lirateke edozein MOOC plataformatan. Bestalde, bertan dauden dokumentu edota edukiak irekiak eta debaldekoak izatea interesgarria da; modu honetan edozein unetan berriz ere topa ditzakegulako sarean eta horrela Long Life Learning prozesua bultzatu dezakegulako. Hala ere, MOOC baten funtsa konektibismoa da. "Ideiak batuz eta konektatuz ikasten ikasten dugu".


 3. Zer nolako garrantzia eta funtzioa dute Sare Sozialek MOOC-en bidezko ikasketan?. Sare sozialek duten funtzioa uste dut prozesu honetako giltzarria edo gakoa dela. Izan ere, bakoitzak ulertzeko eta ulertu duen hori espresatzeko modu bat dauka, gure iritzi pertsonalarekin bat edo ez datorrena. Hori horrela den unetik, eta sare sozialetan lanak ikus ditzakegun unetik, gure perspektiba zabal dezakegu edota solasaldi bat ireki dezakegu beste pertsona horrekin, gure argumentuak eta iritziak elkartrukatuz. Uste dut, sare sozialak oso garrantzitsuak direla besteek egiten dutena ikusteko eta gure lana bideratzeko, eta gainera komentario konstruktiboak zabaltzen baditugu, denok denongandik ikasteko aukera paregabea ematen dutelakoan nago. Beraz, sare sozialak modu egokian erabiliz gero , oso tresna interesgarriak izatera heltzen dira.

viernes, 29 de noviembre de 2013

NIRE PLE-a

PLEei buruz ari garen honetan, ez dago inolako zalantzarik bakoitzak bere PLE pertsonala sortzen duten tresna edo erraminta propioak hautatzen dituela esaten badugu. Izan ere, egunerokotasunean pertsona bakoitzak berarentzat erabilgarriak diren hainbat webiste edo app aukeratzen ditugu eta horiek erabiliz ikasten dugu.
Beraz, ariketa honek eskatzen duen bezala nire PLE propioari buruz hitz egingo dut, nire ikasketak kudeatzeko gehien erabiltzen ditudan aplikazio informatikoei buruzko azalpen txiki bat emanez:

1.-Google edota Google Scholar bilatzaileak:
1998 Stanford Unibertsitateko bi doktorek eraikia, produktu nagusia bilatu eta etengabe eguneratzen dituzten zerbitzu berriak eskaintzen dituen entrepresa da.  Google Academics edo Scholar-ek, diziplina zehatzetan autore adituek zein unibertsitate desberdinek eginiko tesi,lan,artikulo edo beste hainbeste dokumentu era errazean topatzeko bideak errazten dizkigu.


Informazioa kudeatzeko sare kontzeptuan oinarritzen den markatzaile soziala da. 
"Digest of Internet Information, Groups and Other stuff" izenaz sortu zen eta bertan sarean topatzen ditugun gauza interesgarriak gordetzeko eta etiketen bidez sailkatzeko oso gomendagarria da. Ikasleon kasuan GAL -erako informazioa hartu eta antolatzeko oso baliagarria da.


 Evernote-ren funtzioa edozein gailutik oharrak hartzea eta informazioa antolatzea da. IOS , Android, Blacberry eta Windows sistema operatiboak onartzen ditu, eta informazioa gordetzean (testu, argazki, audio) plataforma guztietan sinkronizatzen da. Gainera, oso modu errazean partekatu dezakegu sare sozial desberdinetan bertan eskegitako edozein gauza.


4.- Prezi 
Prezi, modu dinamiko eta originalean aurkezpenak sortzeko muiltimedia aplikazioa da.
Arbel digital bat izango balitz bezala eskemak era aske baten sor ditzakegu, eta proiektukako lanen bat egin nahi izan eskero, une berean 10 pertsonak  aurkezpen hori moldatzeko aukera ematen digu.

Poster digitalak egiteko jaio den web 2.0 belaunaldiko tresna bat da, aurrez aipatutakoak diren bezalakoa. Horrek esan nahi du, ez dagoela programarik deskargatu eta instalatu beharrik; lan guztia interneteko gune batean egiten delako eta gune horretan bertan gordetzen delako.Aplikazio honek gainera, erabiltzaileak irudiak, testuak, audioak, loturak(link-ak) eta bideoak txertatzea ahalbidetzen du.
Edozein aurkezpen edo espozizio egin behar baduzue aintzat hartu beharreko tresna duzue hau.

Twitter gizarte sare eta microblogging zerbitzu bat da, erabiltzaileoi testu soileko mezuak bidaltzea ahalbidetzen diguna, 140 karaktereko gehienezko luzerarekin. Informazioa partekatzeaz gain, informazio hori  hashtag (#) bidez etiketatu dezakegu, eta etiketa bera erabiltzen duten beste partaideekin elkarkomunikatzeko balio du. Modu honetan, guztiok guztiongandik ikasteko balio du, eta era espontaneoan munduan gertatzen ari dena eskura dezakegu.

martes, 26 de noviembre de 2013

PLE DESKKRIBAPEN DESBERDINAK AZTERTZEN ETA ONDORIOAK ATERATZEN



Eskuragarri Evernote-n

1.PLE deskribapena

Chris Sessums-ek bere "Weblog brainstorming" lanean adierazten digun bezala eta #EHUMOOC en ikusi izan dugun bezala, PLE bat egiterako orduan hainbat faktore dira aintzat hartu behar ditugunak:
1.-Lehendabizi informazio edo eduki batzuk hautatu behar ditugu, fidagarritasun eta adierazgarritasunaren araberakoak.

2.-Behin informazioa hautatuta, gure ideiak birformulatzen eta eraldatzen ditugu. Beste era batera esanda, zerbait sortzen dugu.

3.-Azkenik, lanaren fase garrantzitsuena izango den partekatze atalera salto egingo dugu. Modelo honen oinarria guztiongandik ikastea baldin bada, guk ere eraikitako lana zabaldu beharko dugu. Beraz, gure ideiak konpartitzea, eta besteengandik erantzunak jasotzeak gure lana hobetzen lagunduko digu; eta beraz etengabeko formakuntza edo "Life Long Learning" prozesu baten barruan egongo garela esan genezake.

+ Nahiz eta irudi honetan PLE bat sortzeko faseak era berdintsuan agertu, argi izan behar dugu kolaborazioaren eta interkonektibitatean fokatutako ikaskuntza eredu bat dugula. Hortaz, aurretik aipatu bezala, guk egindako lanak konpartitzeak, eta feedback-a lortzeak berebiziko garrantzia izango du.



2.PLE deskribapena


Dallas McPheeters en irudi honek argi erakusten digu PLEak prozesu biribil bat direla, hau da ez direla inoiz hazten ez bukatzen. Beraz, ondoriozta dezakegu ezagutza infinitua dela eta etengabe doala berritzen.
Ikusten den bezala informazioa lortzen dugu, eta gure interesen arabera "maneiatu" edo lantzen dugu. Gure sormena erabilita produktua lortzen dugunean partekatzeko ordua iristen da. Argazkiak argi isladatzen den bezala, informazioa blog, wiki, edo postetan publikatu dezakegu, eta tweeter bezalako sare sozialen bidez heda dezakegu.
Sarean murgitzen diren erabiltzaile guztiek zure lana ikusteko aukera izango dute, baina ez hori bakarrik, euren lana baitelako informazio hori berriz maneiatzea eta osatzea. Horrenbestez, komentario edo bestelako aportazioak gure lana osatzeko baliagarri izango dira.
 Prozesua beraz, izotz bola baten bezalakoa da, eta  modu automatiko eta  etengabean gure ezagutzak, besteoi eskaintzen dizkiegu.
+Irudi hau osoago izateko fase bakoitzean erabil ditzakegun tresnak falta direla uste dut.



3.PLE deskribapena

Jaime Oyarzoren lan honek baina, modu argi batean eskaintzen dizkigu Ikasteko sare pertsonal batean erabil ditzakegun erraminta eta app  desbedinak. Gainera eginkizunaren arabera antolatzen ditu eta gehien erabiltzen diren entrepresak aipatzen dizkigu.
Hala ere, web 2.0-k eskaintzen dizkigun baliabideak anitzak dira, egun bakoitzean aplikazio gehiago sortzen ari direlako. Beraz, ez ditugu zertan hemen ikusten ditugun horiek erabili behar, baizik eta erosoen sentitzen garen horiekin hasi behar gara lanean. Hala ere, software bat ona bihurtzen da jende askok erabiltzen duenean, guztion elkarlanez lortzen ditugu eta ezagutzak.
Bestalde, PLE bat sortzerako orduan eta ahal izanez gero, sistema operatibo guztietan erabil ditzakegun eta libreak zein dohainekoak diren aplikazio horiek erabiltzen saiatu behar gara.
Azken finean, lortu nahi duguna edozein une eta tokitatik ezagutzak lortzea eta partekatzea da, beraz, interoperatibitate hori lortzea izango da gure funtsa.

miércoles, 20 de noviembre de 2013

M-LEARNING

Hona hemen MOOC -aren 3.asterako egin beharreko lana. Creative Commons lizentzia bat sortu dut, norbaitek ariketa edo bideotxo hau erabili nahi badu, jakin dezan baldintza batzuek bete behar dituela bere difusioan.


Licencia Creative Commons
Este obra está bajo una Licencia Creative Commons Atribución-NoComercial-CompartirIgual 3.0 Unported.