Bestelakoak:bideoak,argazkiak...

SUKALDEAN SEGURTASUNA BEHAR DUGU: ESKUAK NOLA GARBITU

Sukaldeko segurtasunari buruz hitz egiten dugun gehienetan, beti pentsatzen dugu umeen eskura uzten ditugun laban edota produktu toxikoetan.
Baina elikagaien segurtasunaren barruan, beti behar ditugun ohiturak ere sartzen dira, haietako bat eskuak garbitzearen ekintza izanik.Horretarako, nagusiok ondo garbitu behar ditugu lehenik, gero umeei bola egiten den erakusteko eta haientzat eredugarri izateko.

Bideotxo honen bidez gastroenteritisa edo A Gripea bezalako birusak ekiditeko, eskuak nola garbitu beharko genituzkeen ikas dezakegu.Oso interesgarria delakoan, ikustera gonbidatzen zaituztet!




----------------------------------------------------------------------------------

Antena 3-ek Karlos Argiñano eta Ainhoa Arbizu-ren laguntzarekin obesitatearan kontra egindako programa eta kanpainaren bideoklipa duzue gaurkoan!
Umeekin abestuz, bizitza orekatuen gakoak ikas itzazue!






----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------








UMEEKIN GABONETAN ONDO PASATZEKO ERREZETA PAREGABEA : ZUHAITZEAN ESKEGITZEKO GALLETATXOAK
¿Inoiz ikusi al duzu galletak baino gauza gozoagorik gabonetako zuhaitz batean apaingarri gisa?
Jada negua heldu da eta horrekin batera etxean familiarekin ospatzen ditugun jai paregabeak.Aurten jai hauek dibertigarriagoak egiteko aukera izango dugu,zuhaitza apaintzeaz gai, gure "txikitxoekin" postre gozo batzuk egin ahal izango ditugulako.
Arazo bakarra...apaingarri edo gozoki hauek zuhaitzean zenbat denbora iraungo duten jakitea izango da jaja =) !
Hona hemen errezetaren osagaiak:

GALLETAK:
- Irinez beteriko bi katilu
- Lebadura koilarakada erdi
-Txikitutako kanela koilaratxo bat
-Gatz apur bat
-Gurin katilu erdi
-3/4 katilu azukre
-Arraultza handi bat

KANPOKO ESTALDURA:
-Azukre apur bat
-Kanela koilarakada bat
-Arrautza zuringo bat

NOLA EGIN:
1.-Lehenik eta behin lebadura, irina, kanela eta gatza nahastu behar dugu.

2.-Galletaren masa prestatu: katilu handi batean gurina eta azukrea nahastu behar ditugu irabiagailu elektriko baten laguntzaz,suabe geratu arte.Ondoren gutxika gutxika,aurrez irinarekin prestatutako nahastea gehituko diogu eta berriz ere irabiatuko dugu dena.Irtengo zaigun masa hori, 4 plateretan banatuko dugu,beraz, lau zati egin beharko ditugu.
Hau egin ostean, bi orduz,edo,gutxigorabera amasatzeko prest dagoen unerarte,hozkailura sartuko dugu masa.

3.- Labea 180 gradutara jarriko dugu, eta bandejatxo bat prestatuko dugu masa pegatzea ekidingo duen labe paper batekin.Izar edo gabonekin zerikusia duten formen moldetxo bat izatea komeniko zaigu,forma horrekin masa ebakitzeko.

4.-Gaineko estaldura prestatuko dugu: azukrea eta kanela plater batean nahastuko ditugu.

5.- Behin masa hozkailutik aterata,portzio bakoitza hartu eta irinez estalitako arrabola batekin masak 3 mm izan arte luzatuko dugu.Gero,formetako moldeekin ebaki eta bandejatxoan kokatuko ditugu distantzia bat errespetatuz (ez pegatzeko lain).Galletatxo hauen beheko aldea edo oinarria arrautzaren zuringoarekin "margoztuko" dugu eta gaineteik azukrez eta kanelaz egindako nahastea botako diegu.Galletatxo bakoitzaren izkina baten zulotxo bat egingo diegu pajita edo beste tresna baten laguntzarekin, gero arbolan eskegi ahal izateko.

6.-Galletatxoak labean sartu 8-10 minutuz,eskinek kolorea hartu arte.Labetik ateratzen hotzitzen utziko ditugu denbora batez,eta horrela jateko edota zuhaitzean eskegitzeko prest izango ditugu,4 edo 5 dozena galletatxo irtengo eginak izango ditugulako eta!

Proba ezazue errezeta hau etxeko umeekin egiten,apaingarriak egiteaz gain,oraingo hontan galleta osasuntsu batzuk nola egiten diren ikasteko aukera paregabea duzue eta!
Ondo ibili lagunok!
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

BESTE OPARITXO GOZO BAT

Gabonak iristear daudela, zergatik ez bihurtu opila bera opari?

Osagaiak, opil dexente bat egiteko:

  • 275 gramo irin
  • 4 arraultza
  • 100 gramo glass azukre
  • 250 gramo gurin
  • 25 gr legamia
  • Gatza
  • Ron txorrostada txiki bat (aukeran)
  • Laranja-lore ura
  • Limoi azal birrindua
  • Laranja azal birrindua
  • Arrautza irabiatua, opila margotzeko erabiliko duguna
  • Almendra txikituak
  • Fruta azukreztatuak ,apaingarri gisan erabiltzeko
  • Jolasen edo piezatxo bat, plastikotan bildua, ore barrenean gordetzeko eta familia kide bati toka dakion

Errezeta:

Masa egiteko makinan, irina nahastu, azukrea eta legamia, bota arrautzak banan-banan, azukrea, gatza, rona eta laranja-lorezko ura, eta utzi 10 minutuz masa egin dadin. Behin denbora pasata eskuarekin nahasiko dugu.
Ore hori egonean utzi behar da, bolumena bikoiztu arte (hartzidurarekin). Segidan, orea luzatu behar duzu, uztai itxura emango diozu, saria barrenean gorde (baba edo panpinatxo txikia) eta gainazala "pintatu" beharko duzu irabiatutako arrautzarekin.
Giro tenperaturan utzizazu, eta berriz altxatzen denean,jarri fruta azukreztatuak eta azukrea gehitu diezaizkiozu. Hau eginda,labean 25 bat minutuz, 200 ºC-tara utzizazu
Labetik ateratakoan,hotzitzen utzi beharko duzu zerbitzatzeko ordurarte...
Ammmmm eta nahiago baduzu gehituiozu barrenean esnegaia,txokolatea edo beste gustuko kremaren bat!

Gogoratu beti etxeko produktuak naturalagoak izaten direla,eta horrelako errezeta gozoak egiten umeekin abtera asko ikasteko parada izaten dugula!