domingo, 25 de septiembre de 2011

BLOGAREN HELBURUA

Nire ustetan oso garrantzitsua da gure ikasleei txikitatik gauzak ondo irakastea,aurreko etapetan barneratzen duten informazio  guztia bizitza osoan zehar erabiliko dutelako.Horrela izanda,gaur egun dauzkagun osasun arazo asko,askotan indarrean prebentzio neurri sistema ahulak ditugulako sortzen dira.

Beraz,hezkuntzan osasuna zein kirola gehiago landu behar direlakoan nago,aurrez aipatutako arazoak ekiditzeko ezinbestekoak direlako.Gero eta gehiago dira pisuarekin arazoak dituzten umeak,bideokontsolak gehiegi erabiltzen dituzten eta bizitza sedentario bat egiten duten ikasleak...



Guzti honengatik,osasunak eta kirolak hezkuntzan dituzten onurak isladatzeko blog hau sortu dut,eta bertan jarraitzaileoi,egoera hobetzeko egin daitezken ekintzak,kirol jarduerak,elikadura osasuntsuari buruzko hitzalditxoak eta gaur egungo hizkuntzan osasun onak eta bizi baldintza egokiek dituzten onurak azaltzen saiatuko nahiz pixkanaka - pixkanaka.

Zeuen laguntzarekin blogari jarraipena emateko irrikitan nago dagoeneko!
Eskerrikasko nire sarrerak irakurtzen dituzoenoi eta badakizue...egin bizitza osasuntsuari buruzko apustua!

ONGI ETORRI BLOG-ZALE!

Kaixo guztioi!
Ni Jokin Uriarte naiz,19 urte ditut eta Ermuan bizi naiz.
Ikasketak Leioako Irakasleen Eskolan burutzen ditut,eta horrez gain  Hizkuntza Eskolan ingelesa ikasten hasiko naiz.

Oso alaia naiz eta beti saiatzen naiz besteekin barrezka ibiltzea.

Bestalde,kirolak asko gustatzen zaizkit eta edozer egiteko prest nago beti.Igeri egitera zein gimnasiora joaten naiz sarritan,eta futbola,pala,tenisa,surfa eta eskia ere praktikatzea asko gustatzen zait.

Bidaiatzea ere oso gogoko dut eta egindako bidaien bidez asko ikasi dudala uste dut.Izan ere,Espainian zehar,Frantziara,Italiara,Portugalera,Londresera eta Alemaniara bidaiatu dut eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera izan dut.



 

Wordle: jokim

viernes, 23 de septiembre de 2011

Blog-eko lehen eguneratzea

Kaixo jarraitzaile!
Ongi etorri nire blog berrira,espero dut bertan ongi pasatzea!
Mugituz ikastea zure helburua bada egin zaitez jarraitzaile...
asko eskertuko baitizut eta =)

Ez ahaztu elikadurak garrantzia duela!