domingo, 25 de septiembre de 2011

BLOGAREN HELBURUA

Nire ustetan oso garrantzitsua da gure ikasleei txikitatik gauzak ondo irakastea,aurreko etapetan barneratzen duten informazio  guztia bizitza osoan zehar erabiliko dutelako.Horrela izanda,gaur egun dauzkagun osasun arazo asko,askotan indarrean prebentzio neurri sistema ahulak ditugulako sortzen dira.

Beraz,hezkuntzan osasuna zein kirola gehiago landu behar direlakoan nago,aurrez aipatutako arazoak ekiditzeko ezinbestekoak direlako.Gero eta gehiago dira pisuarekin arazoak dituzten umeak,bideokontsolak gehiegi erabiltzen dituzten eta bizitza sedentario bat egiten duten ikasleak...



Guzti honengatik,osasunak eta kirolak hezkuntzan dituzten onurak isladatzeko blog hau sortu dut,eta bertan jarraitzaileoi,egoera hobetzeko egin daitezken ekintzak,kirol jarduerak,elikadura osasuntsuari buruzko hitzalditxoak eta gaur egungo hizkuntzan osasun onak eta bizi baldintza egokiek dituzten onurak azaltzen saiatuko nahiz pixkanaka - pixkanaka.

Zeuen laguntzarekin blogari jarraipena emateko irrikitan nago dagoeneko!
Eskerrikasko nire sarrerak irakurtzen dituzoenoi eta badakizue...egin bizitza osasuntsuari buruzko apustua!

No hay comentarios:

Publicar un comentario