martes, 26 de noviembre de 2013

PLE DESKKRIBAPEN DESBERDINAK AZTERTZEN ETA ONDORIOAK ATERATZEN



Eskuragarri Evernote-n

1.PLE deskribapena

Chris Sessums-ek bere "Weblog brainstorming" lanean adierazten digun bezala eta #EHUMOOC en ikusi izan dugun bezala, PLE bat egiterako orduan hainbat faktore dira aintzat hartu behar ditugunak:
1.-Lehendabizi informazio edo eduki batzuk hautatu behar ditugu, fidagarritasun eta adierazgarritasunaren araberakoak.

2.-Behin informazioa hautatuta, gure ideiak birformulatzen eta eraldatzen ditugu. Beste era batera esanda, zerbait sortzen dugu.

3.-Azkenik, lanaren fase garrantzitsuena izango den partekatze atalera salto egingo dugu. Modelo honen oinarria guztiongandik ikastea baldin bada, guk ere eraikitako lana zabaldu beharko dugu. Beraz, gure ideiak konpartitzea, eta besteengandik erantzunak jasotzeak gure lana hobetzen lagunduko digu; eta beraz etengabeko formakuntza edo "Life Long Learning" prozesu baten barruan egongo garela esan genezake.

+ Nahiz eta irudi honetan PLE bat sortzeko faseak era berdintsuan agertu, argi izan behar dugu kolaborazioaren eta interkonektibitatean fokatutako ikaskuntza eredu bat dugula. Hortaz, aurretik aipatu bezala, guk egindako lanak konpartitzeak, eta feedback-a lortzeak berebiziko garrantzia izango du.



2.PLE deskribapena


Dallas McPheeters en irudi honek argi erakusten digu PLEak prozesu biribil bat direla, hau da ez direla inoiz hazten ez bukatzen. Beraz, ondoriozta dezakegu ezagutza infinitua dela eta etengabe doala berritzen.
Ikusten den bezala informazioa lortzen dugu, eta gure interesen arabera "maneiatu" edo lantzen dugu. Gure sormena erabilita produktua lortzen dugunean partekatzeko ordua iristen da. Argazkiak argi isladatzen den bezala, informazioa blog, wiki, edo postetan publikatu dezakegu, eta tweeter bezalako sare sozialen bidez heda dezakegu.
Sarean murgitzen diren erabiltzaile guztiek zure lana ikusteko aukera izango dute, baina ez hori bakarrik, euren lana baitelako informazio hori berriz maneiatzea eta osatzea. Horrenbestez, komentario edo bestelako aportazioak gure lana osatzeko baliagarri izango dira.
 Prozesua beraz, izotz bola baten bezalakoa da, eta  modu automatiko eta  etengabean gure ezagutzak, besteoi eskaintzen dizkiegu.
+Irudi hau osoago izateko fase bakoitzean erabil ditzakegun tresnak falta direla uste dut.



3.PLE deskribapena

Jaime Oyarzoren lan honek baina, modu argi batean eskaintzen dizkigu Ikasteko sare pertsonal batean erabil ditzakegun erraminta eta app  desbedinak. Gainera eginkizunaren arabera antolatzen ditu eta gehien erabiltzen diren entrepresak aipatzen dizkigu.
Hala ere, web 2.0-k eskaintzen dizkigun baliabideak anitzak dira, egun bakoitzean aplikazio gehiago sortzen ari direlako. Beraz, ez ditugu zertan hemen ikusten ditugun horiek erabili behar, baizik eta erosoen sentitzen garen horiekin hasi behar gara lanean. Hala ere, software bat ona bihurtzen da jende askok erabiltzen duenean, guztion elkarlanez lortzen ditugu eta ezagutzak.
Bestalde, PLE bat sortzerako orduan eta ahal izanez gero, sistema operatibo guztietan erabil ditzakegun eta libreak zein dohainekoak diren aplikazio horiek erabiltzen saiatu behar gara.
Azken finean, lortu nahi duguna edozein une eta tokitatik ezagutzak lortzea eta partekatzea da, beraz, interoperatibitate hori lortzea izango da gure funtsa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario