domingo, 4 de diciembre de 2011

KONTUZ MOTXILEKIN!!!

Umeek askotan karpeta, liburu eta koadernoak bezalako gauza asko eraman behar izaten dituzte eskolako motxilan,eta honek pisu gehiegi hartu ohi du.Horrela, haien gorputza arriskuan jartzen da, etorkizunean motxilen pisuarengaitik eratortzen diren hainbat arazo garatu ditzaketelako.Hona hemen arazoen zerrendatxo bat:

- Lordosis-a: Pisuaren eraginez, umearen sorbaldak atzera joaten dira eta gure gorputzarentzat arriskutsuak diren mugimenduak sortzen dira.Horrela neurriz gaineko kurbaturak gertatzen dira.

-Cifosis-a: Aurrerantzako inklinazioa gerta daiteke, gure sorbaldak kaltetuz eta postura borobilago bat hartuz.Beraz, umeak ondo ikusteko burua altxatzeko joera hartzen du eta zamako nerbioak tentsionatu eta mintzen ditu.
-Escoliosis-a: Motxilak alde batetik txingilizka eramaten badituzte, alde batera inklinatzeko joera hartzen dute,eta bizkarrezurrean desbiazioak garatzen dituzte.Bestalde, zamako mina izateko arriskua ere erator daiteke.
Hala ere, gurpildun motxilak ere ez dira oso gomendagarriak, esku batekin tiratzean sorbalda hori kaltetu dezakegulako eta eskailerak igo eta bajatzeko indar asko egin behar dugulako.

Askotan ez dakigu zein arazo dakartzan!

Motxila perfektuaren bila
Motxila bat aukeratzeko orduan,ez dugu kontuan izan behar bere estetika, honek duen funtzionalitatea eta segurtasuna baizik.
Bi tirante zabal izan behar dituzte, luzagarri eta estalduradunak, ondo tinkatzeko eta motxilaren goiko aldea bizkarrean ondo kokatzeko asmotan.Tiranteak estuak badira min egin dezakete, eta gainera odol-zirkulazioa oztopatzen dute.
Motxilaren tamaina, haurraren bizkarren neurrikoa edo txikiagoa izan behar da, umearen grabitate ejea ondo mantentzen dela bermatzeko.
Bestalde, haren barruko pisua muskuluen artean hobeto banatzeko, abdomenean edo bularraren alturan gerriko bat izatea gomendatzen dute adituek.

Motxilen erabilera aproposa
Pisua neurtu behar dugu, eta erabilgarria izango zaiguna bakarrik eraman beharko dugu.Beraz, liburu asko etxean edo gelan bertan utzi behar ditugu.Motxila baten barruan dagoen pisuak ez du inoiz haurraren pisuaren %15 baino gehiago izan behar.
Gainera, gauza pisutsuenak behako partean txertatu behar ditugu, bizkarrarekin kontaktuan.
Bestalde, bi asak edo tiranteak erabili behar ditugu, eta motxila hartu edota lagatzerakoan ere gorputzaren jarrera zaindu behar dugu, arazoak ekiditeko.
Oso garrantzitsua da umeen motxilak eta barruko pisua aztertzea, azken finean haurraren osasuna bermatzen ari garelako, eta eguneroko kontrol eta ardura txiki batekin arazoak saihesten ditugulako!



1 comentario:

  1. Motxila pisutsuak bezain kaltegarriak haurrek hartzen dituzten postura desegokiak dira, batzuk koadernoa jan nahi dutela ematen du, beste batzuei atzematen zaie zein aspertuak dauden erdi eroriak , zenbat aulki balantzaka gelan! Argazkiak atera beharko geninuzke.
    Zenbat lan maisu maistrentzako!!!!!

    ResponderEliminar