lunes, 7 de noviembre de 2011

UME ETA HAURTXOEN HAGINAK ZAINTZEN

Haginak ehun mineralizatuz estrukturatuta daude,eta elikagaiak ondorengo digestio aparatuko prozesuetara murtxikatuta eramateko balio dute.Gainera mintzatzerako orduan erabiltzen dugun aparatu fonikoan ere oso garrantzitsuak dira:alimentuak murtxikatzeaz, txikitzeaz, mozteaz, eta trituratzeaz gain,mihiareneta ezpainen laguntzarekin batera soinuak egiteaz hitzak ahozkatzeaz ere arduratzen dira.Euren estruktura eta numeroa aldakorra izaten da umeetan eta helduetan.
Beraz,gurasoek euren seme-alaben haginen osasuna txiki txikitatik bermatu behar dituzte,haurdunalditik hasita.Haurdunaldian, amaren dietaren parte garrantzitsu bilakatu behar dira kaltzioa, fosforoa, proteinak eta A, C eta D bitaminak,umearen lehenengo esne-hortzak sortzeko oinarria izango dira eta.


ESNE-HORTZAK
Lehen hortzeriak,edo hobeto ulertzeko, umeen hortzen konposaketa, 20 "esnezko" haginez osatua dago,goiko eta beheko arkadan banantzen direnak.Konkretuagoak izateko, 8 intzizibo,8 molar, eta 4 kanino-tan sailka dezakegu txikitxoenen horzkeria.
Umea haziz doan batera,eta normalean 6 urtetik aurrera, esne hagin hauek erortzen hasten dira hagin definitiboei lekua utziz.Beraz, umeek bizitzako etapa batean, esne haginak eta hortz definitiboak izango dituzte momentu berean.Ondoren garatuko den horzkeria definitiboa aurrekoa baino askoz ere konplexuagoa izanen da.Era honetan sailka ditzakegu hortz horiek: 8 intzizibo , 8 premolar, 4 kanino, 12 molare, eta azken lau haginak, "muelas del juicio" deiturikoak.

Normalean, 3 urteko haurrek jada esne hortzak formatuak izan beharko lituzkete, 14 urterekin hortz definitiboz hornitutako horzkeria izango dutelarik.Hala ere 20 urterekin hazten dira ahoaren atzekaldeko azken lau haginak.


UMEEN HORTZAK ZAINTZEKO OINARRIZKO AHOLKUAK
Nahiz eta 6 urterekin  umeei esne hortzak jauzi egingo zaizkien, txiki-txikitatik erakutsi behar diegu nola garbitzen diren hortzak, eta hortarako ohitura beren kabuz har dezaten komeni da.Gainera hagin mota hau oso garrantzitsua izango da lehen etapan elikagaiak murtxikatzeko, eta ondo zaintzen ez baditugu txantxarra ageriko zaie.Esne hortzetan txantxarra ageri bada, hurrengo hortz definitiboek ere txantxarra "euren arbasoengandik heredatzeko" probabilitatea handia izango da.
Beraz, hortz higienea eguneroko habitu osasuntsu bihur dadin joko bat izango balitz bezala hartzea funtzeskoa izan daiteke.Bai ume zein helduok garbitu behar ditugu jatorduen ostean haginak fluorra daukan pasta batekin ,edo gutxienez egunean bi aldiz,garrantzitsuena oheratu aurretik garbitzea izango delarik.
Garbitze-teknika eraginkorrena goitik beherako zentzuan garbitzea da; beraz, albokerako garbiketa alde batera utzi beharko dugu ahal dugun einean.Gainera garbiketan hari dental deiturikoa  egunean gutxienez behin aplikatzea oso lagungarria da hagin tarteetan plaka eta elikagaiak txerta daitezen ekiditzeko.
Dentistarenera gutxienez behin joatea gomendatzen da, garbiketari eta txantxarrei buruzko azterketa bat egiteko,bertan aplikatzen dituzten fluorozko hainbat tratamenduk gure haginak babesten eta seiatzen dituztelako.
Eta ez da ahaztu behar azukreek esmaltea eta barneko dentina min dezaketeela txantxarra sortuz!

Jo zazu hurrengo URL honetara, iturri ofizialen bermeak haginak hobe zainduko dituzulakoan nago eta:http://revista.consumer.es/web/eu/20030201/practico/consejo_del_mes/57082.php




No hay comentarios:

Publicar un comentario