miércoles, 30 de noviembre de 2011

ATZAZKALAK JATEA, ESTETIKATIK HARANTZAGO DOA!

Pertsona askok atzazkalei kosk egiten diete.Onikofagia izeneko ohitura honek umeen %45ari eragiten die.
Gainera, estetika albo batean utzita, adituek diotenez, ekintza honen bitartez umeak antsietatea,segurtasun eza, depresioa eta angustia azaleratzen ditu konturatu gabe.

Askotan, denboraren poderioz atzazkalak jateari uko egin ohi diogu .Hala ere,askoz ere eraginkorragoak izaten dira progresiboki ohiturarekin amaitzeko egunero hartzen ditugun pautak , eta ez gara larregi kezkatu behar.

Biomed Centralek argitaratutako ikerketa batean esaten denez, atzazkalak jaten dituzten umeek,gaitasun sozialak garatzerako orduan gainontzekoek baino posibilitate gutxiago izaten dute: izan ere inguruari arreta gutxiago jartzen diote eta urduritasun gehiago isladatzen dutenez, erlazionatzeko arazo gehiago izaten dute.
4 eta 6 urte artean garatzen da, eta inkontzienteki erreflexu batean bilakatzen da.Hala ere tasa altuena 10-11rekin lortzen dugu, eta normalean geroztik ekintza honen frekuentziak murrizteko joera hartzen du, gehienbat nesken kasuan.

Esan beharra dago neskek estetikaren kontzientzia gehiago izaten dutela nerabezaroan, eta besteek pentsatzen dutenagaitik asko kezkatzen direla.Hortaz, gehienetan tasa horren murrizketarekin zerikusi handia dauka estetikarekin.

Gainera, hongo eta hagin zein atzazkalekin zerikusia izan dezaketen hainbat arazo ekar ditzake Onikofagiak.

Bestalde, onikofagiari aurre egitea ez da erraza izaten gurasoen partetik.Askok umeak zigortzen dituzte edota presiopean jartzen dituzte.Ez da oso onuragarria izaten, askotan umeak gehiago urduritzen direlako eta oraindik gehiago jaten dituztelako atzazkalak.Askoz ere hobea izaten da poliki-poliki eta denborari tartea utziz arazoari aurre egitea.Hortaz, garrantzitsuena umearekin arazoari buruz hitz egitea izango da.

Beste metodo batuk ere erabil ditzakegu:
-Tratuak egin ditzakegu eta umea saritu dezakegu epe luze batean ekintza honi jarraitasuna ematen ez badio.
-Materialak erabil ditzakegu: azukrerik gabeko txikleak, azenarioak...
-Erlaxatzeko tekniken bidez urduritasunaren kontrol handiagoa lortu dezakegu.
-Umearekin adostu ondoren, atzazkaletan zapore txarreko substantzia batzuk jar ditzakegu haietan koska egitea ekiditzeko...

SEAS-ek (Espainiako Estres eta Antsietearen azterketarako Erakundeak) dionez, umeak agresibitatez koska egiten badu edota atzazkalak deformatzen edo kolorez aldatzen bazaizkio, mediku edo espezialista batengana jo beharko dugu, umeak onikofagiatik eratorritako beste gaixotasun bat pairatzeko arriskua izan dezakeelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario