viernes, 18 de noviembre de 2011

ELIKAGAIAK EROSTEN

EROSI BAINO LEHEN...
Oso garrantzitsua da elikatzeko zer erosten dugun planifikatzea jatordu osasuntsuak izan nahi baditugu.Gainera, erosketak modu honetan eginez dirua eta denbora librea aurrezteko parada izango dugu.Horretarako aski da erosketetarako bideratutako denbora tarte txiki bat hartzearekin eta aste osoko menua aldez aurre antolatzearekin;beraz, erosketen zerrenda egitea komenigarria izango litzateke.Ondoko aholku hauen bitartez, erosketa osasungarriak egingo ditugu eta alferrikako gastu batzuk saihestu ahal izango ditugu:


-Erosketetak patxadaz eta denborarekin egitea,kantzatu gabe.Horrela,prezioen eta kalitatea modu hobeago batean konparatzen dira eta etiketak begiratzea ere errezago egiten zaigulako ( iraungitze datak noiz diren,noiz edota nola kontsumitzea komeni den...) ondoren produktu egokiena hartzeko.


- Hurrengo egunetan jango duguna pentsatu eta erosketak egin aurretik jakiak biltegiratzen ditugun armairuak, izozkailu edo hozkailuak begiratzea komeni da.Elikadura osasungarri bat izateko jakin beharko dugu jakiak zein maizasunekin eta zein erraziotan jango ditugun.


-Etxean egingo ditugun otorduak kontuan izanik eta jatun kopuruaren arabera zerrendatxo bat osatu beharko dugu.Zerrenda hau elikagai motetan sailkatuta izateak,erosketaren ekintza bera arinduko du.Dendara edo supermerkatura joan baino lehenago errepaso bat egitea komeni da,gero ustekabeko elikagaiak erostea eta denbora eta diruen galerak ekiditeko.


SUPERMERKATU EDO DENDAN EROSTEN GAUDELA...
Gizartea,gutxinaka-gutxinaka,kontzientziatzen ari da elikagai osasuntsuak jateaz.Beraz, irizpide nutrizional batzuk irakurri beharko ditugu gauzak nola egin jakiteko eta familia batetik bestera zein joera dagoen ikusteko.Baina beste aholku batzuen artean hauek ere, aintzat hartu beharko ditugu:


-Goseteuta gaudela ez gara inoiz erosketak egitera joan behar.Inkesten bidez frogatua dago, gehienetan osasuntsuenak izaten ez diren eta gehien gustatzen zaizkigun jakiak erosten ditugula horrelako egoeretan.Izan ere, gustuko jaki hauek usaintzeak edo ikuste hutsak (gogoko ditugun opiltxoak,gozoak...) garuneko gose-zentroa pizten du eta urdaileko listu jariatze eta isuriak estimulatzen ditu.Horrenbestez, honek gauzak alperrik erostea eragiten du eta adituek esaten duten bezala, erostera joan baino lehen zertxobait jatea komeni da.


-Erosteko ordena ere inportantea izaten da.Elikagai ez-galkorren pasillotik hasi beharko gara (pasta, latak...), produktu freskoetara igarotzen, azkenik izoztutako jakietara iritsi arte.


-Jakiak modu egokian bereiztu behar ditugu bai erostean,bai etxean pilatzean.Kutsadura ekiditeko, arraina adibidez ez dugu barazkien ondoan garraiatu behar, eta kontuan izan behar dugu izoztuen hotz katea ere ez dela inoiz apurtu behar.Horretarako, garraioan poltsatxo berezien (isotermikoak) laguntza eskertu egiten da.


-Aurrez aipatu bezala, produktu guztien informazioa irakurri behar dugu beti: osaketa,iraungitze-data,kaloriak...interesatzen zaigun arabera aukerak egiteko.


-Ahal izanez gero sasoian dauden produktu freskoak erostea gomendatzen da (etxeko barazkiak,tenporadako arraina...)


-Zabaltzen ari diren marka txuriak probatzea ere interesgarria izan daiteke dirua aurrezteko.Horrelako askok, beste edozein markaren kalitate bera izaten dute, fabrikatzaile berdinak egiten baititu eta.Supermerkatu edo denda berak eskaintzen dituzten merkealdi edota bestelako deskontu metodoak
aurrezteko parada ematen dute,bestalde.


-Haurrak erosketak egitera eramaten baditugu, haiekin ohiturak eta baloreak ikasteko aukera edo parada izango dugu(nola sos batzuk aurreztu, zer den garrantzitsua eta zer ez, dena ezin dela erosi ikus dezaten...).






ETXEAN EROSITAKOA ANTOLATZEN...
Elikaduraren bermea mantentzeko,baldintza onetan kontserbatu behar ditugu erositakoak,beti ere higienea zainduz:horrelaxe mantendu behar ditugu prestatzeko edo jateko momentua iritsi arte.Ahalik eta azkarren biltegiratu behar ditugu produktuak bakoitza bere lekuan (hozkailu,armairu,izozkailu eta abarretan) produktuaren osagaiak ahalik eta aprobetxagarrien suertatzeko tenperatura eta denbora kontuan hartu behar direlako:


-Biltegian:Giro tenperatura behar duten produktu eta jakiak gordeko ditugu hemen (20-22 gradu):kontserbak,lekaleak,arrozak,galletak eta beste hainbeste gauza.Leku lehor eta freskoa izateak,beran fruita eta barazki batzuk biltegiratzeko aukera ere eskaintzen digu.Gauzak ondo pilatzea komeni da,eta erosi berriak atzean jarriko ditugu,produktu zaharrenak arinago kontsumitzeko.


-Izozkailua eta frigorifiko/hozkailua: Lehena -18 gradutan eta bigarreana 2-4 gradu artean egotea funtsezkoa da.Lehen esan bezala, produktuen artean tarte bat utzi behar da gurutzaketa kutsadura saihesteko,eta produktu batzuk balda batzutan jartzen baditugu,aintzat hartu beharko dugu beste batzuk bertan jartzea saihestu behar dugula.Hauetan jakiak poltxa edo ontzietan sakabanatzea ere gomendatzen da.





No hay comentarios:

Publicar un comentario