martes, 25 de octubre de 2011

KIROLARI GAZTEENTZAKO ELIKADURA

1.-Denetarik jan.Elikagaien piramidean agertzen diren elikagai guztiak sartu behar dituzu zure dietan, eta ez duzu sustantzia artifizialik hartu behar, osasunaren arloko profesional batek gomendatuta ez bada.
2.-Egunean 5 aldiz jan, betiere giro egokian eta beste batzuekin batera.Jatekoak konpartituz gero gustu gehiagora ohituko zara.
3.-Eguna hasteko,gosari ona:arrautza egosi bat edo York pernila,esne gaingabetua edo erdigaingabetua, zereal,galleta edo ogiarekin,eta zuku naturala.
4.-Goiz erdian fruta bat edo bi.Arratsaldean,askarirako:esnea, jogurta, koipe gutxiko gazta edo txokolate beltza galletekin.Ez inoiz hartu ez opil industrialik, ez produktu oso koipetsurik.
5.-Jateko nagusia eguerdikoa izan behar da.Bazkarian ez dituzu inoiz ahaztu behar karbo-hidratoak (arroza, patatak...) eta proteinak (arraina, okela, lekaleak...),ez eta frutak eta barazkiak ere.
6.-Eguneroko elikadura osaturako afaria erabili:zopa,entsalada edo fruta jan hidratatzea behar baduzu;egunero beharrezko dituzun gainerako hidratoak edo proteinak lortzeko,berriz, pasta edo arroza, arrautzak, arrain zuria, pernil egosia, oilaskoa edo indioilarra jan ditzakezu.
7.-Egunean 1,5.2 litro ur edan, nahiz eta edateko gogorik ez izan.Gainera,kontuan izan kirola egiten baduzu berreskuratu egin beharko duzula izerditzean galdutako ur guztia.
8.-Kontsumitzen duzun beste jan.Horrela,ez zara gose izango,eta pisu egokia mantenduko duzu.Garrantzitsua da ondo mastekatzea eta astiro jatea.
9.-Elikagai naturalak eta kalitatezkoak erabili.Elikagaiak baporean,laban, erreta edota parrillan eginez gero,larregizko koipea hartzea saihestuko duzu.
10.-Elikagaiak modu egokian nahastu behar dituzu.Kalorien %60 karbo-hidratoak izan behar dute; %25 koipeak eta %15 proteinak.

Eskola kirola egitea eta praktikatzea (baita ondoren ondo elikatzea eta abar) beraz oso garrantzitsua da baina baina gurasoentzako bideratutako tutoriala irakurtzea benetan gomendatzen dizuet irakurleok!



No hay comentarios:

Publicar un comentario