martes, 25 de octubre de 2011

LOAREN GARRANTZIA LEHENENGO BIZI ETAPETAN

Umeetan loarekin zerikusi zuzena duten bi trastornorik arruntenak amets gaiztoak eta sonanbulismoa izan ohi dira.Gainera errutina batzuk apurtzen baditugu,edo baita betetzen ez baditugu,trastorno hauek gutxika-gutxika arazo bihur daitezke.Lo gauden bitartean ditugun trastorno hauek loa galarazten digute,oso kantzatuta esna gaitezke,antsietatea eragin dezakete,eta horrez gain,eskola porrota ere.Beraz,gaizki lo egiteak, epe luze batean eragin oso negatiboak ekar ditzake.

Ume edo gaztetxoen artean (6-15 urte) %15ak pairatzen ditu mota hauetako trastornoak,eta gehienetan lo egiteko ordutegi fijo bat ez dutelako edo egun guztietan ordu desberdinetan oheratzen direlako gertatzen zaie.Hamar umetatik zortzi,eurek nahi dutenean oheratzen dira.

Quiron hospitaleko inkesta baten emaitzak zera adierazten dute gainera:
-12 eta 15 urte arteko nerabeen %19a soilik oheratzen da ordu jakin batean hurrengo egunean ikasi behar badu.
-6 eta 8 urte arteko umeen %9a lo gelditzen da altzatu behar duteneko orduan.

-Gero eta beranduago oheratzen gar.a normalean,eta bizi maila txarrago batetan bizitzeko joera handitzen doa.

Prozesu biologiko gehienak gauean gertatzen dira,loaren bitartez gorputza  fisiologikoki deskantzatzen eta errekuperatzen ari den bitartean.
Nahikoa lo egin ez dutelako edo berandu oheratzen direlako gertatzen da askotan eskola porrota umeetan.Izan ere,ez dira bezain beste kontzentratzen eta ez dute klasean arretarik jartzen.Horrek,era berean inpultsibitatea dakar,baita kontrol falta ere.
Lo gaizki egitea beste arrazoi bategatik ere arriskutsua izan daiteke haurtzaro eta nerabezaroan: pisua irabaz genezakegulako.

Epe luzeko deskantsu falta kronikoak,hormonetan eta substantzia kimiko batzuetan eraginez bihotzeko eta gaixotasun kardiobaskularrak, hipertentsioa, diabetesa eta kolesterola bezalako gaixotasunak garatzeko arriskua handitu dezake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario