viernes, 21 de octubre de 2011

AISIA ETA DENBORA LIBREAREN ANTOLAKETAN

Uda garaian, umeak debora gehiago ematen dute euren gurasoekin, eta gurasook egoera aprobetxatuz euren denbora librean olgatu eta ekintzak antolatu behar ditugu.

Ideia on bat, gure umeak  gustoko duen kirolen bat (edo batzuk) egitera animatzea edota umeak udalekuetan parte hartzera bultzatzea izan daiteke.Hala ere, inoiz ez ditugu umeak ezertara derrigortu behar, desmotibatu egiten bait dira eta.
Oporretan herritik kanpo ez bagara irtetzen ere,ekintza alternatiboak prestatzea komeni zaigu umeen aktibotasun hori indarrean mantentzeko.
Aurreko sarrera baten komentatu bezala ere,etxean geratzen garenetan gure txikiekin sukaldean aritzea oso egokia suertatzen da sormena lantzeko.

Bestalde denbora librean ere oso interesgarria suerta daiteke umeeei jolasak batzen laguntzea,jan aurretik mahaia prestatzea eta abar,gutxinaka-gutxinaka heldutasun puntu bat bereganatzen dutelako.
Baina kontutan izan behar dugu seme-alaben proposamenak ere bete behar ditugula,azken finean zerbait egitea nahi badute interes eta motibazio berezia aurkeztuko dutelako.Euren nahiei ezetza esatea oso gogorra egin ahal zaie.

Bizikletan txangoa egitea,mendira joatea,futbolean aritzea edo hondartzara joatea egin al daitezken ekintza soilak dira.Hortaz, pentsa dezagun gure familiaren mugikortasunean,horrek zoriontsu eta osasuntsu mantenduko gaitu eta!

No hay comentarios:

Publicar un comentario