jueves, 20 de octubre de 2011

BALIOETAN HEZTEAREN ABANTAILAK

Haurrek oso gogoko dute inguruan dauzkaten  helduei imitatzea. Beraz, eurekin sukaldatzea oso erakargarria gertatzen zaie, oraindik ohituta ez dauden gauza delako eta aldi berean erakargarria dibertigarria eta osasuntsua delako.Gainera, gurasoen laguntzaz  egin dituzten platerak dastatzeko aukera izaten dute, eta modu honetan produktu asko (eta oraindik hobe,mota guztietakoak) dastatu edota probatzeko aukera dute. Haurrek gurasoen laguntzaz  plateren bat prestatuz gero, arreta eta interes berezia jartzen dute egindakoaren emaitza ikusteko eta ondoren hau jateko. Jarduera hau erabat erabilgarria da gustatzen ez zaizkien  jakietara zaletzeko (hainbat barazki,fruta ale,arrain...). Ekintza honekin, bestalde, zapore anitz eskuratzeaz aparte eta ohitura osasungarrietan hezitzeaz gain, haurren autonomia ere bultza dezakegu:beste balio batzuen artean, gure seme-alaben ekimena eta ardura piztea, taldean lanean aritzeko gaitasuna...
Beraz,aipatzekoa da ,modu orekatu baten jaten erakustea gurasoen edo familiaren lana dela,betiere haurraren garapen egokia eta hazkunde osasuntsua bilatu nahi badugu.
 Eta umeak kontzeptu hauek errazago bereganatzeko pazientzia eta irudimen handia erabili beharko dugu,bestela ezingo bait dugu umearen arretarik ez interesik erakarri.Beraz, eurekin lan egiteaz gain, heziketa ongarri bateko beste "osagai" garrantzitsu bat umeari mezu onekin zaritzearena izan ohi da:"zein ondo jaten duzun"...eta horrelakoak,ekintza honen interesgarritasuna eta jarraitasuna sustatzen joan dadin!



No hay comentarios:

Publicar un comentario