viernes, 28 de octubre de 2011

MASKOTEKIN JOLASTUZ UMEA SOZIALIZATU EGIN DAITEKE


Hainbat ikerketak erakutsi dutenez,animaliekin edo maskotekin  jolasten duten umeak besteekin harremantzeko arazo gutxiago izaten dute,errespontsabilitate gehiago adierazten dute hainbat egoeratan,eta gainera sistema inmunologiko gogorragoa izan ohi dute.
Psikologiako aditu batzuk diotenez,beste animali batzuen artean,txakurrak, giza erlazioetan "barrerak apurtzen dituzte": bereziki etxeko ume bakarra izanezko kasuan, hauek normalean arazo gehiago izaten baitute beste ume zein nagusi batzuekin komunikatzeko.
Orokorrean maskotekin izandako kontaktu goiztiarrak oso onuragarriak suertatzen dira.Hau horrela izanda, animali asko erabiltzen dira terapietan, bai ume autistekin baita elbarriekin ere.Amparo Forteak esaten duen bezala,autoestima eta ardura hazi egiten dira, eta oso interesgarria baita,oraindik umeen pertsonalitatea eta izateko era garatzen ari delako (3-7 urte bitartean)."Biharko egunean izango naizenera" jolasten ari diren artean gainera, babestuago sentitzen dira maskota baten ondoan.
Txakurrek, aurrez aipatutako kualitate hauek bermatzeko erraztasun gehien duten animaliak dira.Izan ere, animalia leial hauek, umeak eurekin identifikatzeko kapazitatea handia daukate aurpegiko gestuekin eratzen duten expresioari eta zaunka egiteko erari esker.
Gainera, gure "txikien" adina eta neurria ikusita, txakur batzuk beste batzuk baino gomendagarriagoak izan daitezke.Pastor Belga arrazakoak edota Golden Retriever-ak izaten dira normalean egokienak umeekin bizitzeko.



Maskotekin jarduera eta kirol asko egiteko aukera ere gogoan izan behar dugun beste abantaila garrantzitsu bat da.Korrika egitea, bizikletan pasiatzea, frisbya edo egur zatiak botatzea gero berak ekar ditzan... Mota honetako jardueren bidez umeak kirol mundua ezagutzen du, konpetitibitatearen baloreak ikasten ditu, eta egunero gauzak hobetzearen sentimendua bereganatzen ditu.Guzti honekin bizitza aktiboago,sozialakoa eta azken finean osasuntsuagoa egiteko aukera paregabea dauka."Oso ondo sentitzen dira horrela umeak " gehitzen dute adituek.
Bestalde, Estatu Batuetako  Delta Society-k egindako ikerketa batzuen ondorioz, ondo jakina da eskolaratze aldian dauden umeek etxean katu edo txakur bat eukita asma edo rinitisa bezalako alergia batzuk izateko probabilitate txikiagoa dutela.
Aski ezaguna da pertsona nagusietan ere sortzen duten bizipoza eta gertutasuna ere.Umeak ere, dauzkaten arazoak denbora batez alboratzea lortzen dute animaliak zaintzen dituztenean.Eta hau izaten da animaliekin egiten den terapietan izaten den efekturik positiboena."Egunero egiteko konstante batzuk eukitzeak ,umeari bizitza antolatzeko erraztasuna ematen diote" azpimarratzen dute azkenik adituek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario