jueves, 27 de octubre de 2011

UMEEN DEFENTSAK ZAINTZEN!

Jada udazkena heldu zaigu eta egunak gero eta hotzagoak direnez, jada berotik hotzera pasatzeak eragiten dituen ondorio batzuk pairatzen hasi gara.
Oso ohikoa da urtaro aldaketek pertsonengan eragitea,bereziki apatikoagoak bihurtzen garelako, defentsak ahultzen zaizkigulako eta umore aldaketak harrigarriak izaten direlako.
Esan beharra dago,umeetan,aldaketa hauek nabariagoak direla,euren osasuna ahulagoa eta delikatuagoa delako agian.
Arrazoi honengatik,udazkena eta besteak beste,negua heltzear direnean,hainbat guraso izan dira seme-alaben osasunarengaitik kezkatu direnak.Ez da gutxiagorako,urtaro hauetan izaten baita eta gripe kasuen areagotzea eskoletan barrena.

Baina,ba al dago gure "txikitxoen" defentsak zaintzeko edota handitzeko baliabiderik?



DEFENTSAK NOLA ZAINDU
Duela urte batzutatik ona hainbat mediku eta zientzialarik publikoki aderazi dute gure seme alabei (duten adina  daukatelarik) osagarriak eman behar dizkiegula prebentzio bezala gure bizi-erritmoak ekartzen dizkigun galerak konpentsatzearren.Izan ere,eskolan,eskolaz kanpoko jardueretan,jolasean,ikasketetan eta abarretan energia ako erabiltzen dugu eta.

Gainera,uste dugun ez bezala,guraso askok ez dakite oraindik umeek sistema inmunologiko egokiaz gozatzeko metodorik onena,bizi.orekatu bat jarraitzea dela;hau da bizitza natural eta osasuntsua jarraituz gero euren defentsak aktiboagoak izango direla.
Aurreko sarrera batzuetan aipatu dudan bezala,gakoa elikagai osasuntsuak kontsumitzean (fruta gehiago, koipe gutxiago) eta kirola egitean zein mugitzean datza.

Etxeko seme edo alaba askotan gripez edo katarroz gaixotzen den horietarikoa bada, eta nekatuta eta energia gutxirekin sentitzen bada,egin dezakezun onena pediatra batengana joatea da.Bera izango bait da aurrerantzean zein osagarri natural (bitaminak,mineralak...) erabili beharko dugun aholkatuko digun espezialista kualifikatua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario