lunes, 24 de octubre de 2011

KIROLA:OSASUNEZ BETERIKO HAURRA GARATZEN

Umeentzat, kirolaren definizioa joko eta dibertsio hitzekin lotu dezakegu.Gurasoek,euren txikitxoak gozatzen daudela ikusteaz gain,badakite gorputz hezkuntza zein kirola,erregularki egiten denean,nerabezarorako eta baita pertsona heldu izango garenerako hainbat gaixotasun ekiditzeko medio egokiena dela: obesitatea edo osteoporosia,adibidez.Gainera txikiak garenean ere,asmari aurre egiteko ezin dezakegu inoiz ere albo batean utzi.
Txiki-txikitatik,kirolaren bidez,gure hezur eta muskuluak garatzen doaz,eta bestalde joera kardiobaskular egokia mantentzea lortzen dugu.Baina gure gorputzaren osaketaz gain,umeek honen bitartez euren buruarekin konfiantza gehiago izaten, autoestima hobetzen, eta beste kideekin errazago harremantzen ikasten dute.

Gainera, kirolaren bidez,besteak beste solidaritatea eta anaitasuna bezalako balore garrantzitsuak  bereganatzen dituzte gure haurrek;eta modu berean baloreak ikasteko eta interpretatzeko terapia dibertigarritzat har dezakete kirola.

Gaur egun,teknologia berriak direla eta,gero eta gehiago dira bizitza moda sedentario bat egiten duten umeak,nahiago izaten dutelako telebista aurrean edo bideokontsoletan jolasten hainbat ordu igarotzea.Baina esan beharra dago gauza guztiak egiteko denbora badaukagula,eta kirolari ere denbora bat eskaini behar diogula,ezin bait dugu eta inolaz ere alboratu.
Gaurko sarrera honekin bukatzeko,esandakoa laburbiltzen duen esalditxo esanguratsu bat utziko dizuet jarraitzaileoi:
"Jarduera fisiko egokitu batek, erlazionatzeko arazoak dituen ume bati, beste ume batzuekin hobeto harremantzen lagun diezaioke,baita bere inguruarekin eta bere buruarekin hobeto sentitzen".

No hay comentarios:

Publicar un comentario