lunes, 17 de octubre de 2011

ESKOLA EGUN BATEN OSTEKO MERIENDA OSASUNTSUAK


Gure semeek jaten dituzten jakiek,tarte motz,ertain zein luzean euren osasuna nolakoa izango den erabat markatzen dute.
Beraz,aita eta amak oso ondo jakin behar dute seme-alabek zer jaten duten,eta bereziki hauek zer eramaten duten eskolara.Ogitarteko edo merienda osasuntsuagoak prestatzeko unean honako aholku hauek lagungarriak izan ditzakezue:
  1. Jaki talde guztiak oinarri dituen meriendak presta itzazu:zerealak, barazkiak, fruituakesnekiak, arraultzak, grasak eta azukreak.
  2. Seme-alaben parte hartzea sustatzea asteko meriendak antolatzeko orduan,zer eraman nahi duen jakin dezagun.
  3. Beti berdina prestatzea ekidin ezazu,gure txikiak aspertu ez daitezan,eta gainera,nutriente desberdinak kontsumitu ditzan.
4.Jaki originalak sor itzazu;adibidez,moldeak erabiliz eta figurak eginez, umeek erosoago jaten dituztelako fruta eta barazkiz egindako figurak.

5.Denetarik jar ezazu otarteko orekatu eta zaporetsuak lortzeko.

6.Otarteko mota aldatzea komeni da egunero: lauki formako ogian,bollo batean,ogi integralean,atunarekin,gaztarekin,mermelada nahiz irinarekin...Posible izanez gero tomate edota pepino tajadak gehitzea, eta letxugarekin jolastea ere interesgarria izan daiteke.

7.Lehentasuna eman behar diegu,esnez eta fruta naturalez egindako edariei,baita txokolate eta jogur likidoei.Hala ere azukre gutxi gehitzea,edo hobe,azukre gehigarririk gabe jatea gomendatzen da.

8.Labean egindako produktuak ere dietan sartu beharra dago: galletak,enpanadak,pudding-ak eta energia asko ematen duten bestelako gozoak.Berriz ere azukre kantitatean dago gakoa.

9.Otorduetan ezin da inoiz frutarik falta.Berdire asko daukatelako eta hauetatik eratortzen direlako obesitatea eta kariesak bezalako arazo-gaixotasunak.n da osoan ,zatitxotan moztuak egon,bakarrik edo zerbaiten laguntzarekin  jatea.Bitamina eta mineralen oinarrizko iturria dira.

10.Ahal dugun einean, gozokiak murriztu eta alboratu  behar ditugu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario