viernes, 28 de octubre de 2011

JAIO BERRIENTZAKO BELAR ETA SENDAGAI NATURALAK

Nahiz eta beti izaten den seguruagoa pediatrarenera joatea, gure seme alabak gaixorik edo oso urduri daudenean sendagai naturalak erabili ditzakegun galdetzeko,oso ohikoa da gurasoek baliabide naturalak eta haien ezaugarriak ezagutzea,euren guraso,eta era beran umetxoaren aitita-amonak izango direnak betidanik erabili dituztelako botika bezala onuragarriak suertatu zaizkielako.
Sendagai mota hau erabiltzea askotan lagungarria izan daiteke ume baten tratamenduan,gehienbat,zientifikoki testatuak dauden beste sendagai batzuk sortzen duten agresibitatearen alternatiba gisa erabil ditzakegulako.
Hori bai,edozein belar erabili aurretik esku artean daukaguna eta umea beraren erreakzioak ezagutzen ditugula zihurtatu beharra dago,ume askok ez dituztelako sendagai batzuk onartzen edota erreakzio alergiko batzuk izan ditzaketelako.

Hemengo honetan, baliagarriak izan daitezken hainbat belarren zerrenda bat aurkeztuko dizuet eta haiek izan ditzaketen onurak aipatuko ditut bertan:

Kamamila: Umearen minak sendatzeko erabiltzen den infusiorik ezagunena da gaur egun oraindik ere.Hortaz,oso ohikoa da umearen biberoian urarekin batera umeari ematea.Hanturaren aurkako ahalmena,dohain antiseptikoak eta lasaitzeko ahalmena dauzkaHorrez gain, digestio-laguntzaileona dela ere frogatuta dago.Guzti hauengatik oso erabilgarria da,jaioberriek tripako mina zein gasak dituenerako eta hau lasaitu behar denerako.
Anis berdea:Ez gara "anis estrellado" deritzonarekin nahastu behar, azken honek umearentzat toxikoak diren propietateak izan ditzake eta.Honako hau ere jarabez edo infusioz har dezakegu eta onurak aipatzeko orduan, propietate digestibo,estimulatzaileak eta diuretikoak azpimarratzea komeni da.
Izpilikua edo labanda:Umea oso urduri dagoenean edo lorik egin ezin duenean sendabelar honen erabilpena irteera ona izan daireke.Gorputz azalaren babeserako onuragarriak diren propietateak ditu,digestioa errazteko duen baloreaz gain.

Informazio gehiago jakiteko: SAKATU HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario