viernes, 4 de noviembre de 2011

BARREA,ANALGESIKO NATURALA

Gaur arte, hainbat ikerketek erakutsi dute barrea osasun eta ongizate iturri berezia dela,nahiz eta gozamen intelektualaz gain ez dakigun oso zehatz fisikoki egiten dituen onurak.
Zergaitik era deskontrolatuan barre egiteak hain ongi sentiarazten gaitu?
Irrifar egite hutsak soilik gure organismoko muskulu asko martxan jartzen ditu,300 bat muskulutik gora.Gainera duela gutxi baieztatu dutenez, barreak analgesiko natural bezala joka dezake.
Nahiz eta duela askotik aurreikusi, Oxford aldizkarian argitaratutako "Proceedings of the Royal Society B:Biological Sciences"-ek konfirmantzen du: barrea,dagoen eta lasaigarririk potenteenetarikoa eta eraginkorrenetarikoa da.Ikusi denez, egunean zehar barre asko egiten duen orok, minari hobeto erantzuten dio, gutxi gora bera %10 ean mina hobeago aguantatzeko gai garelako.
Kondizio bakarra honako hau da: barre algarek endorfinak askatzen dituzte eta euforia sortuz minei aurre egiten diegu.

Ikerketa hau egiteko,15 pertsonako bi talde banatu zituzten:lehenengo taldeak unorezko bideoak ikusten zituzten bitartean, bigarren taldekoak programa neutralak ikusi zituzten.Lehen fase hau bukatuta euren minaren tolerantzia maila non zegoen frogatu zuten ikerlariek.Erantzuna oso argia izan zen, umorezko bideoak ikusi zituzten bolondres gehienak askoz ere hobeto toleratu zutelako mina.Horrez gain,barre eta algaren artean ere desberdintasun dexente topatu zuten.
Barre errazak gure osasunean onurarik ez duen arren algara luzeek badutela argi ikusi da.Nahiz eta jakin ez fenomeno honen zergatia, biriketan gertatzen diren bapateko aire galerekin lotura duela uste da.
Baina ikerlariak barrearekin lotutako tratamenduetatik haratako joan dira oraindik eta duela bi milioi urtetako gizarteetan barreak bete duen papera ikertzea dute helburu orain.Frogatu nahi dutena zera izango da; ea barrearekin taldea bateko kideak elkarlanerako prestatzen diren, ea hobeto lan egiten dugun, eta baita prestutasun gehiago azalerazten dugun ekintza batzuk egiteko orduan.
Hau egia izango balitz,argi geratuko litzateke garai bateko tribuak 100 indibiduotik gora formatuak izatearen arrazoia,simioak 50 indibiduotik beherako taldeetan elkartzen zirelak.Beraz, irriak taldeak formatzeko baliagarriak izan daitekeen idea  hori pil-pilean dago adituen artean.Dantzek eta kantuek ere endorfinak askatzen dituzte,eta betidanik bildu ditu indibiduoak.Beraz,gauza bera gertatzen da barrearekin?




BARREA ARIKETA FISIKOAREKIN KONPARA DEZAKEGU?
Estatu Batuetako Loma Linda Unibertsitateko hainbat ikerlarik pasaden urtean barrearen beste onura bat ere aurkitu zuten:algarak ariketa fisiko neurritsu batekin konpara dezakegula,apetituaren hormonak aldatzen dituelako -leptina eta grelina,besteak beste-.Barrearen efektuak 25 urte baino gehiagoz aztertu dituen William Fry-k esaten duen arabera, hiru minutuan barrezka egitea, hamar minutuan ariketa aerobikoa egitearen besteko ekibalentea da.
Gainera barre egiten dugunean gure antigorputzen produkzioa azkartzen da eta defentsa indartsuagoa lortzen dugu gaixotasunen aurrean aurkitzen garenerako.Horrenbestez,barre egitea,kirola egitea,bizitza orekatu bat jarraitzea,edota lo ondo egitearen bezain garrantzitsua da.

Beraz, hainbat eskoletan risoterapia klaseak egiten hasi dira pailazoen bidez umeei barrea eragiteko,eta egunean behar ditugun 300 barre aldi horiek lortzearren!

Beraz,"EGIN EZAZU BARRE,OSASUNEAN IRABAZIKO DUZU ETA"!!!
Gehiago jakin nahi izanez gero hementxe daukazu artikulu hau sinesgarriago egingo dizun zitatxo bat: http://revista.consumer.es/web/eu/20051101/interiormente/70030.php



No hay comentarios:

Publicar un comentario