miércoles, 30 de noviembre de 2011

NOLA KONTROLA DEZAKEGU TXIKIENEN PISUA?

Guraso asko amorratu egiten dira,edo ez dira ausartzen euren umeentzat dieta bat ezartzen, umea gominola eta goxoki gabe ustea krudelkeria bailitzan moduan ikusten dutelako..Baina haurrentzako dietak ez dira hain muturrekoak izan behar: kasu hauetan,nahikoa da elikagai motak eta hauek jaten direneko frekuentzia hori kontrolatzea.Oso garrantzitsua da txikitatik umeak kontzientziatzea, nerabezaroan pisua galtzea askoz ere zailagoa bait delako.

Bestalde, ez ezazu inoiz pentsa ume lodikoteago bat argal dagoen bat baino osasuntsuagoa izango denik, hori buruan daukagun estereotipo faltsu bat besterik ez da eta.Potolo egotea ez da osasun onaren sinonimo; guztiz kontrakoa, beranduago ager daitezkeen trastorno fisiko batzuen sintoma izan daitekeelako.
Ume batzuek beste batzuek baino garatuago daukate apetitua,eta nahiz eta hau ama gehienei asko gustatu,ez da inolako bertutea.Ume guztiak euren artean desberdinak izanda ere, guzti-guztiek mantendu behar dute haien tamainarako egokia den elikadura bat.


Ez dugu zertan "dieta" izendatu beharrik.Eta nahi izanez gero, proiektu honetan familia guztiak parte har dezake, jolas bat izango bazen bezala planteatuz eta gogotsu arituz.

Umeentzako dieta egoki baten eredua ikusteko egin ezazu  KLIK HEMEN eta saiatu hori haurrekin betetzen!

Oso garrantzitsua izaten da pediatra batekin harremanetan jartzea dietari ekiterako orduan.Eta haurra bere pisu egokira iristen edo jeisten denean ere, modu osasuntsu baten jaten jarraitzen duen kontrola ezazu,betiere gehiegikeriak albo batean utziz!

Eta seme-alabak larregi jaten duela nabaritzen baduzu, ez ezazu laga hau eguneroko ohitura bihurtzen.Azalduiozu bi pastel beharrean, bakarra jatearen zergaiti eta ondorioak.Edota barazkiak jatearen garrantzia, besteak beste.
Maitasunez eta umearen eskariak ere entzunaz, bere elikadura orekaturako ohiturak garatzen lagundu diezaiokezu.Oinarrizkoa da umeak bere elikagaien balantzeak egiteko.Baina kasu honetan ere,beste hainbestetan bezala, gurasoak izan behar gara eredugarri!


No hay comentarios:

Publicar un comentario