viernes, 11 de noviembre de 2011

ZORRIEN KONTRAKO TRATAMENDU EGOKIA

Urtero, umeen %15 ek (gehienetan 3-12 urtekoak) zorriak izaten dituzte.Gainera zorriak kontagiatzeko denboraldiak izaten ditugu bero asko egiten duenean edo medio humedadedunetan egoten bagara.Infekzioa somatzen dugunean, lehen eginbeharrekoa oso garbia da: lasai egoten jarraitzea, infekzioa daukan umean autoestima arazoak sortu ez daitezan.Beraz, infektatuak izateko kasuan ez dugu lotsa sentitu beharrik, normala delako eta zorriek ez daukatelako higiene kontuekin inolako loturarik.
Espainiako Pediatria Erakundeak adierazi duenez, katarro arruntarekin batera, gaixotasun kontagiagarriena da zorrien arazoa.
Sociedad Española de Pediatría Extrahospitalaria y Atención Primaria (SEPEAP) y el Centro de Información de la Pediculosis-ek egin duen inkesta berri batean hiritarrok zorriei aurre egiteko mitoekin gure gain egin ditugun kalteak azaleratu dituzte.2000 pertsonak bete duten inkesta honetan ondorozta dezakegunez 5etik pertsona batek lotsa sentituko zukeen euren seme-alabak zorriak izango balituzke.Gainera,gezur bat bestearen atzetik esan dute inkestetan.Hau da, beraiei kontatutako betiko tratamenduekin euren umeek zorriekin duten arazoa konpondu dezaketela uste dute, hori inoiz gertatzen ez den bitartean.
Gurasoek inkestan aipatu dutenez, euren umea profesionalen batengana bidaliz gero %71ak botikari edo farmazialariarengana eramango zuketeen.Gainontzekoen kasuan medikuarengan jarriko zuten euren konfiantza.
FUNDAMENTORIK GABEKO SINISMENAK
Aurrez aipatutako inkestaren bitartez honako ezagutza oker hauek plazaratzeko aukera izan dugu:
Ile mozte soil batekin jada arazoari aurre egin diogula uste dute askok (inkesta egin duten 2/3-ek).Metodo hau erabilgarria izango litzateke soilik umea "rapatu-ko" bagenuke; adituek esaten dutenez kaltegarria izan daiteke autoestima arazoak sorrarazi ditzakegulako.

Ilearen zikintasunak zorriak kontagiatzeko arriskua areagotzen du,dio inkestatuen %60ak.Adituek ideia hau duela urte asko gezurtatzeko edo ezeztatzeko argudioak eman zituzten,ez daukalako inolako loturarik higienearekin,maila sozioekonomikoarekin edota bizi baldintzekin.Esan beharra dago,zorriek askotan nahiago izan dituztela ile garbiak,bertan elikatzeko eta arraultzak jartzeko baliabide egokiagoak aurkitzen dituztelako.
Zorriek txikiak bakarrik erasotzen dituzte.Ez da egia,nagusiei, euren gurasoi,irakasleei edota tratamendua egiten dieten medikuei ere eraso egiten dietelako.
Zorriak airez,edo honen bitartez kontagiatzen dira. Ez da guztiz egia:kontagiatzea kontaktu zuzenaren bidez gerta daiteke, bai infektatutako pertsona batengatik ,edo euren erabiltzen dituzten tresnak erabiltzeagatik (orraziak...).
Ozpina oso eraginkorra da zorrien kontra. Egia esateko,eraginkorra izan daiteke aorri arraultzak ekiditzeko,baina ez zorriak gustiz kentzeko.Gainera,umeei ez zaien batere gustazen,bere usain txarra dela eta.Ozpina baino hobeagoak izaten dira botiketan saltzen dituzten hainbat produktu,guzti-guztiak usain una dute gainera.



NOLA EGIN AURRE HONI?
Umeak hazkura sentitzetzen dutenean,eta are gehiago 2 urte baino gutxiago baditu pediatrarengana edo dermatologoarengana eraman beharko dugu.Eta zorrien arazoa daukagula konfirmatuz gero,lehenbailen ikastetxean abisua zabaldu behar dugu.
Bestalde,zorriak ekiditeko hainbat praktika hartzea oso komenigarria da.Hala nola, umeen ilea sarritan behatu eta zaindu behar dugu,pua finak dituzten orraziak erabili behar ditugu ilea oraindik buztia dugulako,horrela zorriak kenduko ditugulako.Gainera ile lehorgailua ez erabiltzen saiatu behar gara, prozesuari eraginkortasuna kentzen diolako.

-Zorrien aurkako metodorik onena hiru pausotan bereizten da.Lehenik eta behin lokzio pediculicida bat ezarri beharko dugu ile zikua,eta ahal izanez gero zikina dugunean.Hau egin ondoren,gorro edo txapel batekin burua estali behar dugu eta 10-15 minutu pasa ondoren,burua garbitu.Ondoren,ile buztiaren gainean txanpu peliculicida bat erabiliko dugu,eta apurtxo bat itxaron ostean liendrera edo orrazi fin batekin zorriak eta arraultz hilak kenduko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario